Dantza

María Pagés compañía: Yo, Carmen

Pagésen lanak bizitza, plazera, askatasuna eta zoriona aldarrikatzen ditu gizaki guztien funtsezko eskubideak bezala.

2016ko maiatzaren 20tik 21ra

María Pagés dantzari eta koreografo sevillarrak, bere konpainiaren buru jarrita, Carmenen –emakumearen– interpretazio pertsonal bat dakarkigu. Ez da pertsonaia famatu horren berrikuspen bat, ezta ere hainbeste bider egokitu den Meriméren lanaren beste bertsio bat. Pagésen lanean emakume baten ahotsa altxatzen da indartsu, argi eta bipil adierazteko emakume arimak eraiki eta bizi duen errealitatea. “Yo, Carmen” honek burutik ezabatzen dio publikoari denok gure kultur unibertsoan txertatuta daukagun irudi prefabrikatua. Pagésen lanak bizitza, plazera, askatasuna eta zoriona aldarrikatzen ditu gizaki guztien funtsezko eskubideak bezala.

María Pagések Antonio Gadesen konpainian hasi zuen bere karrera, eta Gades dauka geroztik bere maisutzat. Arte Ederretako Merituaren Domina jaso zuen 2014an, dantzari eta koreografo bezala, Dantzako Sari Nazionala 2002an, Léonide Massine saria 2004an, eta Madrileko Komunitateko Kultura Saria 2007an. Sevillako Arte Flamenkoko Biurtekoaren Giraldillo Sariak zortzi aldiz irabazi izanak argi uzten du flamenkoko dantzari eta koreografo handienetako bat dela. María Pagés eta bere konpainia munduko antzoki ospetsuenetan aritu dira.


Taldea


Ideia, zuzendaria eta koreografia: María Pagés

Musika: Georges Bizet, Sebastián Iradier, Rubén Levaniegos, Sergio Menem, David Moñiz, María Pagés
Hitzak: María Zambrano, Akiko Yosano, Marina Tsvetayeva, Marguerite Yourcenar, Margaret Atwood, Belén Reyes, Forug Farrojzad, Widdad Benmoussa, María Pagés
Argien diseinua: Pau Fullana
Jantzien diseinua: María Pagés
Emakumezko flamenko dantzariak: María Pagés, Isabel Rodríguez, María Vega, Eva Varela, Lucía Campillo, Sonia Franco, Macarena Ramírez
Gizonezko flamenko dantzariak: José Barrios, José Antonio Jurado
Kantua: Ana Ramón, Loreto de Diego
Gitarrak: Rubén Levaniegos, José Carrillo “Fyty”
Perkusioa: Chema Uriarte
Biolontxeloa: Sergio Menem
Biolina: David Moñiz

TOP