Calixto Bieito Calixto Bieito
Zuzendari Artistikoa

«Antzerkiak, musikak eta dantzak amets baten antza dutela pentsatzea gustatzen zait. Esanahiez, benetakotasunez betetako ametsarena. Arriaga Antzokitik, eguneroko errealitatearekiko eta inguratzen gaituen munduarekiko begirada grinatsua partekatu nahi dugu, bai hiri osoarekin, bai gurekin egon nahi duten guztiekin. Ikusleen jakin mina akuilatu nahi dugu.

Izan ere, Antzoki bat komunitatea biltzeko lekua baita, ideia batzuk, emozio batzuk eta bizipen paregabe bat parteka ditzaten. Baliteke arte eszenikoek ziurtasun berririk ez ematea, baina ziurra da interes berriak elikatzen dituztela. Antzerki publiko bat behartuta dago oraindik gustuko ote dugun ez dakigun zerbait ematera, joan nahi dugunik ez dakigun lekuetara eramatera, eta, jakina, gure izana astintzera, burua zabaltzeko, toleranteagoak bihurtzeko eta, batez ere, pertsona hobeak garela sentiarazteko.

Antzerkiak, musikak, zuzenean egiten den edozein ikuskizunek, azken batean, zerikusi handia dute kalearekin eta bizitzarekin, norberaren egunerokotasunarekin. Kalera ateratzen gara, zer gertatuko den jakin gabe. Bai, sarritan errutinak errepikatzen ditugu, eta badakigu nora goazen eta nor ikusiko dugun, artista edo talde jakin baten ikuskizunera goazela dakigun bezala… baina ez dakigu benetan zer biziko dugun eta zer sentituko dugun. Bizitzaren magia da… eta hori da Arriaga Antzokira etortzearen magia. Horregatik gerturatzen gara zugana; gonbidatu egiten zaitugu, sentitzera, hunkitzera, barre egitera, negar egitera, txalo egitera eta, baita ere, huts egin dizugula sentitzera; zergatik ez? Ez al da hori, bada, bizitza? Horixe da antzerkia: bizitza.

Eta Arriaga Antzokia horixe da, hain zuzen, bizirik dagoen antzokia, dinamikoa eta aktiboa, programazioari dagokionez eta ekoizpen propioak egiteari dagokionez. Eta hor egin nahi dugu gure ekarpena, apaltasun osoz: Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko artisten konplizitatearen bidez tokiko eszena bultzatuz, eta Arriaga Antzokia Espainiako Estatuko zein nazioarteko sorkuntza artistikoaren gune handien artean kokatuz».

Calixto Bieito
Arriaga Antzokiko Zuzendari Artistikoa

CALIXTO BIEITOK ARRIAGA ANTZOKIAN ZUZENDURIKO PRODUKZIOAK

Los esclavos felices (2017)
War Requiem (2017)
Gesualdo! (2017)
Obabakoak (2017)
Johannes Passion (2018)
The string quartet’s guide to sex and anxiety (2018)
Mendi-Mendiyan (2019)
Waiting (2019)
Asier Polo poema visual para un chelo (2020)
Vivaldi, poema para cuerda y dos voces (2020)
Tiempos de cabaret y cambalache (2020)
Gabriel Arestiren etxea defendituko dut (2020)
Oratorio de Navidad (2021)
Erwartung (2021)
ERRESUMA/KINGDOM/REINO (2022)
Luis Mariano(2022)
Orgia (2023)


Ikuzkizunen galeria

«Ez dut helburu zehatzik. Ez diot inongo tesiri eusten, ez diot publikoari zer pentsatu behar duen esaten. Pertsona orok du eskubidea oholtzan ikusten duena nahi duen moduan interpretatzeko. Inguruan ikusten dudana eszenaratzen saiatzen naiz. Hunkitzen nauena, eragiten didana. Begiratu eta nire begiak ixten ditut…»

TOP