Bilbo, 2023ko azaroaren 27a.- Arriaga Antzokia Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Domina jaso du gaur, arte eszenikoen arloan egiten duen lanagatik. Urrezko Dominaren emate ekitaldia Madrilen izan da, Wellington Hotelean, eta han izan dira Ignacio Malaina, Arriaga Antzokiko zuzendari kudeatzailea, eta Andoni Olivares, programazio zuzendaria, aintzatespen hau Eduardo Galan Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako lehendakariordearen eskutik jasotzeko.
Urrezko Dominak, Arriaga Antzokiak bizi duen une goxoa erakusten du. Bilbotarrei zein bisitan datozen pertsonei erakustaldi bikainak eskaintzeagatik ez ezik, aipatzeko modukoa da ekoizpen propioak aurrera ateratzeko egiten duen lana.
Arriaga Antzokiak pozez eta esker onez jasotzen du Arte Eszenikoen Akademiaren partetik egiten zaion lanaren aitorpen garrantzitsu hau. 133 urteko historia duen antzoki honentzat horrelako sari batek, dudarik gabe, egindako lana indartzen du eta bide beretik jarraitzera bultzatzen gaituzte.
Arriaga Antzokiak aprobetxatu nahi du Arte Eszenikoen Akademiak saritutako gainerako erakunde eta artistak ere zoriontzeko.