Arriagaren lagunak Taldeko laguna

% 35ERAINOKO DESKONTUA, ETA SARRERAK EROSTEKO LEHENTASUNA

% 35eko deskontua “Arriagaren Lagunak” programako ikuskizunetarako sarreren prezioan, 42 sarrera edo gehiago erosiz ikuskizun desberdinetarako, lagunen kanpainan, taldekideak bezainbeste sarrera.

% 25eko deskontua “Arriagaren Lagunak” programako ikuskizunetarako sarreren prezioan, 18 eta 41 sarrera bitarte erosiz gutxienez 3 ikuskizun desberdinetarako, lagunen kanpainan.

% 35erainoko deskontua programazioaren sasoi osoan erositako sarreren prezioan, ikuskizun bakoitzean adierazten denaren arabera.

Sasoiaren hasieran sarrerak erosteko lehentasuna, gehienez bi astean, hitzordu pertsonalizatuen sistema baten bidez. (Denbora-tarte hori murriztu ahal izango da sasoiaren diseinuaren arabera, eta lehentasuna bertan behera utzi ahal izango da besaulki-patioko 1. eta 2. ilaretan).

Arriagaren Lagunaren doako txartel izendun, pertsonal eta transferiezina sasoirako; honek eskubidea ematen du sarrera bat ikuskizun bakoitzeko erosteko, kasu bakoitzerako ezarritako deskontuarekin.

Arriaga Antzokiaren programazioari buruzko informazioa, zure e-mailera bidalita.

Arreta pertsonalizatua. Informazio Bulegoa antzokian bertan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo 944792036 telefonoan.


TALDEKO LAGUNA IZATEKO BETEKIZUNAK

Arau orokor gisa, beharrezkoa da 6 pertsonen talde bat osatzea, eta horiek 18 sarrera edo gehiago erostea 3 ikuskizun desberdinetarako.

6 kidetik gorako taldeen kasuan, sarrera kopuru handiagoa erosi beharko da; kopuru hori proportzionala izango da, arau honen arabera: Taldeko kide bakoitzak 3 sarrera edo gehiago erosten baditu, % 25eko deskontua aplikatuko da. Taldeko kide bakoitzak 7 sarrera edo gehiago erosten baditu, % 35eko deskontua lortzen da.

6 kide baino gutxiago dituzten taldeen kasuan, derrigorrezkoa da gutxienez 18 sarrera erostea, ikuskizun desberdin gehiagorako.

Kudeaketa errazteko, taldeko pertsona bat ordezkari gisa arituko da antzokiarekin “lotzeko”.

Ikuskizun bakoitzerako erositako sarrera kopurua ezin izan daiteke taldekideen kopurua baino handigoa, eta, kasu batzuetan, deskontua txikiagoa izan daiteke, lagunen programaren arabera.

Txartelak sasoi bateko iraupena izango du.

Deskontu hori duten sarrerak leihatilan eros daitezke, edo online salmentaren bidez.

Sarrerak erosterakoan eta ikuskizunetara sartzerakoan, lagunaren txartela aurkeztu beharko da, NANarekin batera.

Abantaila horiek Arriagaren lagunak programan sartutako ikuskizunei aplikatzen zaizkie (programa horretan ez dira sartzen sustatzaile-ikuskizunak, ezta aurretik determinatutako beste batzuk ere).

Programa honetan izena emateko, Informazio Bulegora jo dezakezu, antzokian bertan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo 944792036 telefonoan, edo informacion@teatroarriaga.eus e-mailean.

TOP