Info Zerbitzu orokorrak

JANTZIEN ZERBITZUA

Antzokiko arropazaindegia Hall-aren eta Foyer-en arteko solairuan dago. Doako zerbitzua da.

Berokiak, aterkiak, poltsak edo motxilak, argazki-kamerak, audio- eta bideo-aparatuak, eta abar arropazaindegian uztea eskatzen da.c.


GURPIL-AULKIETAKO EZGAITUAK

Gurpil-aulkietan daudenek Antzokira sartzeko sarbidea eta haientzat gordetako lekua dute ikuskizun guztietan.


HAURRAK

Haur txikientzat besaulkiak egokitzeko tresnak daude. Egokitzaile horiek Aretoko langileei eskatu behar zaizkie.


IKUSKIZUNEI BURUZKO ALDIZKARIA ETA ESKUZKO PROGRAMAK

Sei hilabeteko programazioaren aldizkaria eta ikuskizunen euskarazko zein gaztelerazko esku-programak doan har daitezke Antzokiko hainbat gunetan.


EMANALDIEN IRAUPENA

Funtzioen iraupena Antzokiaren sarreran adieraziko da.

Gutxi gorabeherako iraupena jakiteko, estreinaldia baino bi egun lehenago dei dezakezu Informazio Bulegora 94 479 20 36


ESPAZIOEN ALOKAIRUA

Arriaga Antzokiko espazioak alokatzen dira gertaera edo bilera soziokulturalak edo enpresa-girokoak, e.a. egiteko. Hauek dira aipatu espazioak: Areto nagusia, Foyer-a, Hall nagusia, bilera-gela eta erabilera anitzeko gela.

Aretoak eta  tokiak

  • Areto nagusia. Edukiera 1.200 lagun
  • Foyer. Edukiera 180-200 lagun
  • Hall nagusia. Edukiera 180-200 lagun
  • Bilera-gela. Edukiera 20-30 lagun
  • Erabilera anitzeko gela. Edukiera 70-80 lagun

Ekipamendu eszenikoa

  • Soinua
  • Argiztatzea

Alokairuan sartzen diren zerbitzuak

  • Leihatila
  • Ateak antolatzea
  • Jantzitegia
  • Informazio bulegoa
  • Lantalde teknikoa

Alokairuari buruzko informazioa jasotzeko, Kanpo harreman eta protokoloara harremanetan jartzea Izaskun Ardanaz. Emailak: iardanaz@teatroarriaga.eus

GALDUTAKO OBJEKTUAK

Objekturen bat galduz gero, Informazio Bulegora deitu ( 94 479 20 36 ) edo Aretoko buruarekin harremanetan jarri behar da.

AZPITITULUAK

Atzerriko hizkuntzan emandako ikuskizunak azpititulatuak izango dira.

TABERNA, FUNTZIOAK DAUDEN BITARTEAN

Taberna-zerbitzua egongo da Foyer-eko anbigun, atsedenaldia duten funtzioetan.

TOP