
Arriagaren lagunak Banakako laguna
ABANTAILAK
%25eko deskontua “Arriagaren Adiskideak” programako ikuskizunetan.
Sarrerak erosteko lehentasuna denboraldiaren hasieran, publiko orokorraren salmentaren alboan, Taldeko Adiskideen lehentasunari kalterik egin gabe.
Banakako Adiskidearen txartela, Arriagako Adiskidearen izenduna, pertsonala eta besterenezina; ikuskizun bakoitzeko sarrera bat erosteko eskubidea ematen dizu deskontu eta guzti. Ikuskizunen sarreran, txartela aurkeztu beharko da NANarekin batera.
Txartelaren prezioa itzultzea. Zure deskontu-txartelarekin erositako eta erabilitako 6 sarrera ezberdin leihatilan aurkezten badituzu eta zazpigarren bat erosten baduzu, txartelaren balio-denboran zehar, Antzokiak txartela erosteko ordaindutako 20 euro itzuliko dizkizu.
Arriaga Antzokiko programazioari buruzko informazioa zure etxera edo e-mailera bidaliko da.
Arreta pertsonalizatua. Informazioa emateko bulegoa Antzokian bertan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara edo 944792036 telefonora deituta.
NOLA IZAN BANAKAKO ADIZKIDEA
Urteko txartela erosita itzul daitezkeen 20 euroren truke. Zure leialtasuna saritzeko, gogoratu txartela doan atera diezazukeela.
Horretarako, INPRIMAKI DIGITALA bete behar duzu. Jarraian, egun gutxi barru, zurekin harremanetan jarriko gara informazio-bulegora joan zaitezen, eta lagun-txartela entregatuko dizugu, txartelaren zenbatekoa ordainduta.