Irisgarritasuna Entzun-Irisgarritasuna

2017-2018 denboraldi honetatik aurrera, entzumen urritasuna duten pertsonek bi sistema izango dituzte, bat soinu anplifikatu sistema, eta bestea norbanakoentzako bukle magnetiko sistema, Arriagako agertokian eskainiko diren ikuskizunez argi eta ozen gozatu ahal izateko.

Soinu anplifikatu sisteman aurikularrak erabiliko dira, aretoko soinua argiago jaso ahal izateko. Beraz, entzuteko arazoak dituzten edo, aurikular horiei esker, ikuskizuna hobeto entzun nahi duten, pertsonei dago zuzenduta.

Beste alde batetik, norbanakoentzako bukle magnetiko sistemari esker, entzuteko protesiak (audifonoa edo kokleako inplantea) dituzten pertsonek soinua argi eta garbi entzun ahal izango dute.

Sistema horien ezarpenerako, Arriaga Antzokiak Teatro Accesible ekimenaren laguntza izan du. Ekimen horren helburua, entzumen eta ikusmen urritasuna duten pertsonak eta pertsona nagusiak antzerkira hurbiltzea da.

TOP