Arriagaren lagunak LAGUN GAZTEA

GAZTE KUPOA

Sarrerak 5 eurotan erostea, kupo mugatu batean, “Arriagaren Lagunak” programako ikuskizunetan, salmentaren hasieratik hori adierazten den kasuetan.

Palku, anfiteatro eta goialdeko eserlekuetarako soilik (aurrekoak izan ezik), eta eserleku guztietan eszena irekiko ikuskizunetan. Ez du balio foyer-erako, ezta eszenatokiko espaziorako ere.

Kupoko sarrerak leihatilan soilik eros daitezke.


% 70EKO DESKONTUA AZKEN ORDUAN

Azken orduan, % 70eko deskontua lor daiteke “Arriagaren Lagunak” programako ikuskizun batzuetan, horrela adierazten den kasuetan; sarrera ikuskizunaren egun berean erosi behar da, leihatilaren arratsaldeko ordutegian.

Arriaga Antzokiaren programazioari buruzko informazioa, zure e-mailera bidalita.

Arreta pertsonalizatua. Informazio Bulegoa antzokian bertan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo 944792036 telefonoan.

Beste abantaila batzuk: Topaketak artistekin; entsegu orokorretara etortzeko aukera; lehiaketak; eskaintza bereziak sare sozialen bidez…

Deskontu hori duten sarrerak leihatilan eros daitezke, edo online salmentaren bidez.


LAGUN GAZTEA IZATEKO BETEKIZUNAK

16 eta 30 urte bitartean izatea, biak barne sartuta.

Txartel izendun, pertsonal eta transferiezina erostea, 3 eurotan. Txartelaren iraupena urtebetekoa da erosten den egunetik.

Dohainik berritzea: Fideltasunaren sari gisa, txartel hau beste urte batez berritu daiteke dohainik, iraungi baino lehen. Horretarako, indarrean dagoen txartelarekin 4 ikuskizun desberdinetarako erositako sarrerak aurkeztu behar dira leihatilan.

Sarrerak erosterakoan eta ikuskizunetara sartzerakoan, lagunaren txartela aurkeztu beharko da, NANarekin batera.

Txartelak baliozkotasunik gabe geratzen da 31 urte betetzen direnean.

Abantaila horiek Arriagaren lagunak programan sartutako ikuskizunei aplikatzen zaizkie (programa horretan ez dira sartzen sustatzaile-ikuskizunak, ezta aurretik determinatutako beste batzuk ere).

Bi abantailak bateragarriak dira, baina ez aldi berean. Hautatu behar da gazte kupoa edo azken orduko % 70ko deskontua.

Lagun gaztearen txartela erosteko, antzokiko Informazio Bulegora jo behar da, eta bertan kudeatuko da eskaria; edo, bestela, FORMULARIO DIGITALA bete behar da, eta horren ostean antzokiarekin kontaktatu, lagunaren txartela Informazio Bulegoan jasotzeko, beraren zenbatekoa ordaindu eta gero.


    Datu pertsonalak

    Kontaktu datuak

    TOP