Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 22. artikulua eta EAEko Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko araudia onesten duen otsailaren 5eko 17/2019 DEKRETUAren 50. eta 51. artikuluak betez. 
- Puntualtasuna:
Ikuskizuna hasi ondoren, ez zaie sartzen utziko berandu iristen direnei. Antzokira sartzeko, ikuskizunerako edo ekitaldirako ezarritako ordutegia bete behar da. Jarduera eten gabe aretora sartzeko programatutako etenaldiak dituzten ikuskizunak izango dira salbuespen bakarra. Behar adinako aurrerapenarekin iristea gomendatzen dugu, atzerapenak eta eragozpenak saihesteko. 
- Gutxieneko adina:
Hiru urtetik beherakoak ezin dira aretoan sartu berariaz haurrentzat zuzenduta ez dauden emanaldietan, adin gomendaturik ezean. 
  Segurtasun arrazoiak direla eta, 16 urtetik beherakoak ezingo dira antzokira sartu, baldin eta heldu arduradun batek lagunduta ez badaude, zeina une oro haiek gainbegiratzeaz arduratu beharko baita. Antzokiak ez du bere gain hartzen adingabeak gainbegiratzeko erantzukizuna. Gurasoek edo tutoreek bermatu behar dute adingabeak antzokiko arauak betetzen dituela eta jokabide egokia duela antzokian dagoen bitartean. 
- Errespetugabe edo lotsagabe jokatzea:
Antzokian sartzeko edo bertan egoteko aukera ukatuko zaie ingurunearentzat iraingarriak edo desegokiak izan daitezkeen jokabideak dituztenei, hala nola, hizkuntza iraingarria edo mehatxuzkoa darabiltenei, deserosotasun larria eragiten duten jarrerak agertzen dituztenei, eta duintasunik gabeko ekintzak, gehiegikeriak edo antzekoak egiten dituztenei. 
Bestetik, antzokira sartzeko edo bertan egoteko aukera mugatu ahal izango zaie aldez aurretik antzoki barruan istiluak, erasoak edo indarkeriazko edo errespeturik gabeko jokabideak izan dituztenei, argi badago berriro jokabide bera izaten ari direla. 
- Isiltasuna:
Ezingo dira antzokian egon espazioaren izaera isila errespetatzen ez duten horiek, ezta, desaktibatu ezean, zarata errepikakorra egin dezaketen gailuak daramatzaten horiek ere. 
- Horditasuna edo antzekoak:
Sarrera ukatuko zaie nabarmen hordituta edo portaerari eragiten dioten substantzien eraginpean daudenei. 
- Objektu arriskutsuekin sartzeko debekua:
Ezingo dira sartu armak, objektu arriskutsuak, legez kanpoko substantziak edo bertaratutakoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen edozein elementu daramatzaten pertsonak. 
- Baimendutako gehieneko edukiera:
Antzokira sartzeko aukera baimendutako gehieneko edukierak mugatzen du. Behin edukiera beteta, sarrera ukatuko da bertaratutakoen segurtasuna bermatzeko. 
- Jantziak eta higienea:
Ezingo dira sartu pertsonen oinarrizko eskubideen aurkako ikurrak dituzten jantziak daramatzaten horiek, ezta janzkeran antzerkirako usadio sozialen gutxieneko bat errespetatzen ez dutenak ere, hala nola oinutsik edo kamisetarik gabe sartu nahi dutenak. 
Bertaratutako gainerako pertsonen erosotasunari eragin diezaioketen higiene pertsonalik ezaren zantzu nabariak dituzten pertsonei sarbidea mugatu ahal izango zaie. 
- Kanpoko janari eta edarien debekua:
Ezin da kanpoko janari edo edaririk kontsumitu, ura edo behar medikoek agindutakoak izan ezik.
- Maskoten debekua:
Ezin da animaliarik sartu, akreditatutako laguntza-animalia gisa berariaz baimenduta daudenak izan ezik (adibidez, itsu-txakurrak).