Kronologia Kronologia

cronologia_bg

XIV-XV m
Dokumentatutako lehenengo mimoak, eresiak eta auto sakramentalak antzeztu ziren hirian.

1779 – 1816
Ronda kalean arte eszenikoetarako soilik balio zuen lokala ireki zen, baina sute batek suntsitu zuen.

1834 – 1886
Hiriko antzokia ireki zen Areatzan. 52 urte igaro ondoren, eraikina egoera txarrarengatik itxi eta bota zuten.

1882
Hiriko antzokia zutik zegoelarik, eraikuntza berri bat egiteko asmoa zuten.

1885eko
martxoaren 22a
Bilboko antzoki berria sozietate anonimoa gauzatu zuten.

1885
Ernesto Hoffmeyer arkitektoak Erriberako kaia handitzeko proiektua egin zuen eta ur-ibilguaren 6 metro irabazi ziren.

1887ko
urriaren 21a
Eraikuntza eraikitzen ari zirenean zati bat erori egin zen. Ondorioz, bi langile hil eta lau zauritu ziren.

1889
iraila
Antzokia eraikitzen ari ziren plazan, plaka bat jarri zuten izen berriarekin: Arriaga maisuaren plaza.

1890ko
maiatzaren 31a
Bilboko antzoki berria ireki zen, baina jendeak Arriaga Antzokia deitzen zion dagoeneko.

1902ko
apirilaren 8
Lehenengo aldiz, Arriaga Antzokia izena erabili zuten kudeatzaileek, izan ere ikuskizunak iragartzeko erabiltzen baitzen prentsan.

1914ko
abenduaren 22a
Santo Tomas merkatuaren egunsentian sute batek erabat suntsitu zuen.

1916 – 1918
Arriaga berreraikitzeko prest zeudenak ez ziren bat etorri. Hainbeste, non uneren batean jada eginda zeuden obrak botatzea ere agindu baitzuten.

1919
ekainaren 5a
Berreraikitzen bost urte igaro ostean, Arriaga berriz ireki zen.

1924
urtarrilaren 31
Diestro familiak lokala erabiltzeko eskubidea izan zezan, Bilboko antzoki berria elkarteak alokatu zion.

1963
Elkartearen eta familiaren arteko liskar juridikoa konpontzeko denbora asko pasa zen; baina azkenean, elkarteak giltzak eskuratu zituen berriz.

1963 – 1978
Antzokia Trueba ikuskizun enpresari alokatu zitzaion.

1972
Arriagarentzat onura izan zen Bilboko Alde Zaharra multzo historiko-artistikoa izendatzea.

1977ko
azaroaren 4a
Eraikina monumentu historiko-artistikoa zela jakitera emateko, espedientea ireki zen.

1978ko
maiatzaren 10a
Antzokia udalaren esku zegoen.

1981-1986
Eraikina berritzeko lanak egin ziren eta egitura sendotu zen.

1983
abuztua
Hirian izan ziren uholdeek asko kaltetu zuten antzo.

1986ko
urriaren 3a
Antzokia kudeatzeko Arriaga antzokiko jarduera kulturalen zentroa udaleko sozietate anonimoa sortu zen.

1986
abenduaren 5a
Lanak bukatu ondoren, antzokia berriro ireki zen.

1990
maiatzaren 31
Arriaga antzokiak ehun urte bete zituen.

TOP