Arriagaren lagunak Kolaborazioak

ABAO Txiki Arriagan

Arriaga Antzokiak eta ABAO-OLBEk urte asko daramatzate ABAO Txiki izeneko lankidetza programa arrakastatsua garatzen Arriagan. Argi izanik kulturaren arloko hezkuntza oso aberasgarria dela gizabanako zein kolektiboentzat, bereziki txikienentzat, haurrak operaren generora hurbiltzea da programaren asmoa.

Arriagako ABAO Txiki zikloa 2006an hasi zen, eta denboraldi bakoitzean 20.000-22.000 haur biltzen dira bertara, Bizkaiko eskola, ikastola eta ikastetxeetatik etorriak, bai eta adin guztietako kideak dituzten familiak ere.

 

Informazio gehiago    ABAO

 

Ópera XXI

Ópera XXI espainiar estatuko antzerkien, jaialdien eta operako denboraldi egonkorren elkartea da. Honako helburu hauek ditu:

  • Opera kultura-eredu irekia eta parte-hartzailea lortzea, XXI. mendeko beharretara eta ikusle eta entzuleetara egokitua.
  • Jarduera lirikoa eta opera-jarduera gehitzea eta sustatzea, teknologia berriez baliatuz zabaltzea eta publiko berriak sortzea.
  • Elkartekideen arteko sinergiak sustatzea erabilgarri dauden baliabideen kudeaketa eta probetxua hobetzeko.
  • Konpromiso-gune izatea, bai maila artistikoan bai teknikoan.
  • Elkartekideen artean koprodukzioa sustatzea.

2005eko otsailak 12an, Mahongo Antzoki Nagusian, antzokirik zaharrena eta opera-emanaldia eskaini zen estatuko lehenengo antzokia berau, egin zen elkarte hau sortzeko lehenengo bilera. Bere historiari 20 antzerki, jaialdi eta denboraldirekin eman zion hasiera. Gaur egun, 32 elkartekide ditu, horien artean, Arriaga Antzokia.
 

Informazio gehiago    Logo Ópera XXI

 

ETC European Theatre Convention

Europan funts publikoekin finantzatutako antzoki-sarerik handiena da ETC, eta 59 kide ditu 31 herrialdetan. Askotariko jarduerak antolatzen ditu, antzokietan Europako sektore eszenikoaren alde lan egiten duten pertsonei laguntzeko eta haien garapena ahalbidetzeko. Arriaga Antzokia 2022an egin zen ETCko kide, elkarteak Lisboan egindako Batzar Nagusian, eta bertan aktiboki parte hartzeko asmoa du, bere helburu lehenetsietako bat betetzearren: ekoizpenak nazioartekotzea eta Europan elkarlanean jardutea.

 

Informazio gehiago: Logo ETC

 

Antzoki historikoen Europako ibilbidea

Europako antzoki historikoek Europako kultura-ondare komunaren zati garrantzitsua osatzen dute. Altxor horiek etorkizuneko belaunaldiei bermatzeko helburuarekin, Europako Antzoki Historikoen Elkarteak bere jarduerari 2003an ekin zion. Elkarte hori irabazi asmorik gabeko erakundea da eta honako helburu hauek ditu:

  • Antzoki historikoen kontserbazioa eta zaharberritzea sustatzea eta horretan laguntzea.
  • Antzoki europar horien elkartrukea eta etengabeko lankidetza ziurtatzea.
  • Ikerketa hasi eta bultzatzea.
  • Publikoa Europako Kultura-ondare bikain horretara sartzea.

Elkarte horretako kideak 1500 eta 1900 urte bitartean eraikitako antzoki historikoak dira. Arriaga Antzokia elkartekide da 2015az geroztik.

 

 

Informazio gehiago Ruta europea de teatros históricos
TOP