Nola iritsi daitekeen Nola iritsi daitekeen

Teatro Arriaga Antzokia

Arriaga Plaza, 1
48005 Bilbo
Bizkaia


Bidaia-gida berdea: Bilboko Arriaga antzokira iristeko garraio jasangarrien aukerak

🌿 Ongi etorri Arriagara, Bilboko hirigune historikoaren bihotzean dagoen antzokira! Jasangarritasunarekin eta ingurune-inpaktua murriztearekin dugun konpromisoaren barruan, gure ikuskizunez gozatzera etortzeko garraio ekologikoen aukera batzuk aintzat hartzea proposatu nahi diegu bisitariei. Bilbon ez dago distantzia handirik; hortaz, oinez ibiltzea aukera ekologiko bikaina da antzokira etortzeko, ingurumena gehien errespetatzen duen garraiobidea baita.

🚌 Aireportutik

Bilboko aireportura iristean, erabili bertako autobus-zerbitzua; garraio eroso eta ekologikoa eskaintzen du hiriko erdiguneraino. Erdigunetik, hainbat aukera izango dituzue Arriaga antzokira iristeko. Ordutegi eta geralekuei buruzko informazioa, hemen.

🚇 Metroa

Bilboko metro-sistema eraginkorra oso aukera erosoa da antzokira iristeko. Metro-geltoki asko daude hirian, baita hirigune historikoan ere. Antzokitik hurbilen dagoen metro-geltokia Zazpikaleetakoa da (hirigune historikoan bertan), bost minutura baitago oinez.

🚋 Tranbia

Beste garraio-aukera ekologiko bat tranbia-sarea da, hiriko gune garrantzitsuak lotzen baititu, hirigune historikoa barne. Antzokitik hurbilen dagoen geralekua antzokiaren atzealdean bertan dago, artisten sarreratik gertu, Erribera kalearen 4.ean.

🚌 Autobusa

Bilbok autobus-sare zabala du, hainbat lineak zeharkatzen baitute hiriaren erdigunea. Bilbotik hurbil dagoen leku batetik bazatozte edo hiritik kanpo dagoen lekuren bat ezagutu nahi baduzue, autobusa garraio eraginkorra da erabat, eta ingurumena errespetatzen du. Hona hemen antzokitik hurbil pasatzen diren autobus-lineak: 11, 22, 28, 56, 62, 75, 77, 85 eta A2.

🚲 Bizikleta

Gure hiria pedalei eraginez ezagutu nahi dutenentzako aukera ere eskaintzen du Bilbok, egoiliar zein kanpotarrentzako bizikleten alokairu-zerbitzuak, hain zuzen. Horrez gain, bizikletak aparkatzeko berariazko gunea dago antzokiaren ondoan.

🚆 Trena (Renfe Aldiriak)

Trenez ere irits daiteke antzokira, Renferen Aldirietako zerbitzuaren bidez. Hala, C1, C2 eta C3 lineak Arriaga antzokitik hurbil dagoen Bilbao Abando geltokira iristen dira.

🌿 Garraio publikoa edo bizikleta aukeratzen baduzue, trafiko-pilaketak eta aire-kutsadura murrizten laguntzeaz gain, bat egingo duzue etorkizun berdeago eta jasangarriago baten alde guztion artean egiten ari garen ahaleginarekin. Eskerrik asko ingurumenaren aldeko borrokan laguntzeagatik Arriaga antzokira egiten dituzuen joan-etorrietan. Irrikan gaude gure antzokira ongietorria emateko! 🎭

TOP