Antzerkia

La clausura del amor

“Oso gogorra, ankerra, erakargarria, nekagarria. Israel Elejalde eta Barbara Lennie-ren interpretazioak sismikoak direla baino ezin daiteke esan”. El País.

2016ko urriaren 05tik 06ra

La clausura del amor antzezlanak bikote baten haustura sentimentala eszenaratzen du. Barbara Lennie eta Israel Elejalde bi maitaleren azalean sartzen dira; horiek hitzez hitz elkarri aurre egiten diote, elkar zeharkatzen dute eta duela hainbat urtetik eraiki eta suntsitu dituen harremana behin betiko amaitu nahi dute.

 Mutilak, izotzaldia urtuz, bere argudioak, kexak, samina, amorrua eta maitasuna adierazten ditu ia ordubetez. Etenik gabe. Hizkera zehatzarekin, kirurgikoarekin eta hitz-jario handiaz. Hitzak gogortzen doaz, badakite nola min egin. Baina hitz egitea amaitzen duenean eta alde egiten hasten denean, bikotekideak gelditu egiten du. Ez du hola eta hola alde egingo, orain bere txanda da, kontra egiteko, kritikatzeko, aurpegiratzeko, esan beharrekoak esateko unea. Eta bikotekideak adierazi dizkion argudioak banan-banan eraisten dizkio, harremanaren bere ikuspegia azaltzen dio, maite-suzkoagoa, samurragoa. Eta ez da haren gerran sartuko, sakonean, pena ematen baitio, bakardadea izango baitu zigor.


Taldea


Aktore-zerrenda: Bárbara Lennie, Israel Elejalde

Eszenografia: Eduardo Moreno

Argiztapena: Pau Fullana

Jantziak: Sandra Espinosa

Dramaturgia: Pascal Rambert

Itzulpena eta egokitzapena: Coto Adánez

Korua: Coro de Niños de la Coral de Bilbao

Koruko zuzendaria: José Luís Ormazabal

Produkzioa: Buxman Producciones y Kamikaze Producciones

Testua eta zuzendaritza: Pascal Rambert

TOP