Antzerkia

Jerusalem

IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA

2020ko apirilaren 17tik 18ra

Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Pere Arquillué aktore katalan bikaina “Jerusalem” lanaren protagonista dugu, publiko britainiarra liluraturik utzi zuen lanaren gaztelaniazko moldaketa. Bereziki originala eta berezia den testu hau aspaldiko Ingalaterran hasten da, utopien bukaeraren inguruan hausnartu eta bere erroekin harremana erabat galtzen duen Britainia Handiaren erretratua eskaintzen du. Jerusalem izenekoan oinarritzen da, Hubert Parryk konposatutako ereserkia, William Blaken 1916ko bertsoak oinarritzat hartuz. Hain da herrikoia eta arrakastatsua, ezen Ingalaterrako ereserki nazional bihurtzea proposatu duten.

Goibela, axolagabea, lazgarria… baina ausarta eta dibertigarria ere bai. Horrelakoa dugu Broadway zein West Enden hain txalotua izan den piezako antiheroia. San Jorge egunez, Ingalaterrako patroia, landa-eremuko herrian konderriko azoka ospatzen ari dela Jonny “Oilarra” Byron bizi den atoitik aterako da. Aginpideek, bizi den orubean eraiki nahi dutenez gero, bertatik bota nahi dute eta hiltzaile bat atzetik dauka astindua emateko asmoz. Herriak gehien gorrotatzen duen pertsona al da? Beharbada bai…

Saioak

19:30 

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).

Iraupena

180 minutu

TOP