Teatro cabaret – espacio escenario abierto

EL PESIMISMO ALEGRE (MI SUICIDIO)

Henri Roorda

Maitasunari, gizarteari, lanari, plazerari eta bizitzari buruzko funtsezko galderak, hil aurretik egitekoak.

2026ko azaroaren 03tik 04ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Lagun maitea:
Atzo gezurra esan nizun. Zuhur jokatu beharra nuen, ez baitut nahi neure buruaz beste egitea ezerk eragotz diezadan. Ohar hau jasotzen duzunean, hilda egongo naiz (ez badut hutsik egin, bederen). Gehiegi abusatu dut, nireaz eta besteenaz, eta hori konponezina da. Agur.
HR

Mi suicidio zintzotasun sakon eta erabakigarriko liburua da, eta, bertan, Henri Roordak bizitzari, maitasunari, gizarteari, lanari eta plazerari buruzko funtsezko galderak zerrendatu ditu, bere amaiera prestatu bitartean. Avant la lettre testu existentzialista labur hori, bizitzara lotzen zuen edertasuna bezain garbia, El pesimismo alegre izenburuarekin sortu zen. Henri Roorda ez zen pertsona gaixoa, etsia edo ezinezko pasio batek menderatua. Dandya izan zen, «lurreko elikagaien» dastatzailea, munduko plazerekin gozatzen zuen gizon sentsuala. El pesimismo alegre haren umore bereziaz eta ironia fatalistaz blaitutako alegatua da. Orain, Mario Gas agertokira igoko da, haren memoria eszenikoa berreskuratzeko eta haren printzipioak defendatzeko.


Taldea


Egilea: Henri Roorda.
Itzulpena: Miguel Rubio.
Dramaturgia: Fernando Bernués, Mario Gas, Vicky Peña.
Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
Antzezlea: Mario Gas.
Argiztapena: Xabier Lozano.
Jantziak: Antonio Velart.

Saioak

03/11/2026 19:30 h.
04/11/2026 19:30 h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).


TOP