ABAO TXIKI ARRIAGAN

SOÑANDO EL CARNAVAL DE LOS ANIMALES

Musika: Claude Debussy, Camille Saint-Saëns

Musika jostaria eta txotxongilo handiak ametsetan murgiltzeko.

2026ko azaroaren 07tik 09ra

Kontzertu antzeztua, non umorea eta edertasun estetikoa nagusitzen diren, Debussyren Fauno baten siestarako preludioa lanaz eta Saint-Saënsen Animalien inauteria ezagunaz osatua. Musika jostari horretatik abiatuta, Enrique Lanzek eta bere konpainiak, Etcéterak, formatu handiko txotxongiloak sortu dituzte: lehoia, dortoka erraldoia, beltxarga, dinosauroa eta elefantea; fauno umetxo batek pianoaren ondoan lo egin bitartean, esna amets egitera eramango gaituzte.

ABAO BILBAO OPERA eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna.

4 urtetik gora.


Taldea


Konpositorea: Debussy, Saint-Saëns.

Ekoizpena: Etcétera, Gran Teatre del Liceu.
Laguntzaileak: Andaluziako Junta, DGAEM.

Eszena- zuzendaritza: Enrique Lanz.

Eszenografia eta txotxongiloak: Enrique Lanz.
Argiztapena: María Doménech .

Orkestra: Murtra Ensemble.
Biolina: Andrea Talavero, Carles Puig.
Biola: Patricia Torres.
Biolontxeloa: Irma Bau.
Kontrabaxua: Felipe Contreras.
Txirula: Alejandro Ortuño.
Oboea: Dani Souto.
Klarinetea: Laia Santamaria.
Perkusioa: Pere Cornudella.
Pianoa: Daniel Ligorio, Jorge Mengotti.

Aktorea: Noche Diéguez.
Titiriteroak: Cristina Colmenero, Julien Flotat, Leo Lanz, Christine Mackenzie, Yanisbel Martínez.

Saioak

07/11/2026 18:00 h.
08/11/2026 12:00 h. eta 18:00 h.
09/11/2026 11:00 h. Eskola saioa

Prezioa

14-22€

Iraupena

50 min.

TOP