Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Flamenkoko abeslari eta konpositore gisa entzuleak liluratzen ari den artista gazte bat etorriko zaigu Arriaga Antzokira. Gaztea izan arren —32 urte ditu—, María José Llergok arrakasta handiak lortu ditu dagoeneko: 2022an, abestirik onenaren Goya saria jaso zuen Mediterraneo filmean agertutako Te espera el mar abestiagatik; 2024an, Espainiako Musika Akademiaren sarietako bat irabazi zuen, disko folklorikorik onenaren kategorian, eta, urte horretan bertan, Tiny Desk kontzertu bat grabatu zuen bosgarren artista espainiarra izan zen.
Orain, María Josék bere soinu-iraultza zuzenekora eraman du El Juego proiektu artistiko berriarekin. Mugak hausteko, sustraiarekin berriro konektatzeko eta askatasun artistikorik puruena ospatzeko diseinatutako ikuskizuna da. Ongi etorri El Juego Tourrera; bertan, musikak jolas egin nahi du beti, ez baitu inoiz hil nahi. Agertokiaren gainean, esperientziak bizia hartzen du talde kartsu baten bidez: bateria, teklatuak, baxua eta biolina María Joséren ahotsarekin katigatzen dira, atmosfera paregabe eta errepikaezina sortzeko.
Saioak
Prezioa
24-48€
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: