Antzerkia - Agertoki irekia

WINONA & GRACE

Testuak: Ainhoa Artetxe, Graciela Doniz eta Alex Gerediaga

«Aktore izateko ametsa zirraragarriagoa da aktore izatea baino». Marilyn Monroe

2022ko martxoaren 22tik 23ra

«Bi aktore gazte zuzendari ezagun baten etxean esnatuko dira, gauean parrandan ibili ostean; burua nahastuta dute eta apur bat mozkortuta daude oraindik. Apartamentuan bakarrik eta giltzapetuta daudela ohartuko dira. Euren burua patuaren esku uztea erabakiko dute, eta elkarrekin biziko dituzten orduetan nor diren deskubrituko dute, eta guk ere jakingo dugu: munduan leku bat aurkitzeko borrokan ari diren bi emakume…»

Winona & Grace antzezlanak aktore izatearen nahiaz eta hori lortzeaz hitz egiten du. «Zer izan nahi dugu?» galdera egitetik «Nor gara?» galdetzera igaroko dira. Helduak izateaz, hautsitako ametsez, etsipenez eta «norbait» izan beharraz ere mintzo da antzezlana. Bidaia horretan, aitorpen, negar, txorakeria, abesti eta barre artean, gure bi protagonistek dute.

Ainhoa Artetxe eta Graciela Doriz dira Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen protagonistak. Khea Ziaterren proposamenek kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko harremana bilatzen dute, estetika indartsua eta narratiba berezi eta bereizgarria duen antzerkia sortzeko.


Taldea


Antzezleak: Ainhoa Artetxe, Graciela Doniz
Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga
Testuak: Ainhoa Artetxe, Graciela Doniz, Alex Gerediaga
Eszenografiaren diseinua eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
Argiztapena: Oier Ituarte
Bideoak: Jesus Pueyo
Soinua: Ibon Aguirre
Espazioaren eta proiekzioen teknikaria: Javi Andraka
Coach actrices: Ariadne Serrano
Argazkia: Son Aoujil
Zuzendari laguntzailea: Arrate Etxeberria
Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater

Saioak

22 - 19:30. Euskarazko antzezpenak
23 - 19:30. Gaztelaniazko antzezpenak

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP