Solveig, Henrik Ibsen-en Peer Gynt klasikoaren emakumezko pertsonaia, Waiting (Itxaronaldia) izenburudun ekoizpen berri honen istorioaren muinean kokatuta dago, Calixto Bieito-k sortua, Norvegiako Karl Ove Knausgård egilearekin batera. Antzeztutako opera kontzertu zoragarria da, Edvard Grieg-ren (Bergen,  Norvegia, 1843ko ekainaren 15a – 1907ko irailaren 4a), musikaren benetako pasio sinfonikoa, alegia: musika erromantizismoaren ordezkari nagusienetarikotzat jotzen den Norvegiako konpositorea eta piano jolea.

Ikuskizunaren musika zuzendaritza Eivind Gullberg Jensen Maisuaren eskutik dagor eta Norvegiako  Mari Eriksmoen soprano bikaina Solveig interpretatzeaz arduratzen da. Harekin batera, Arriaga Antzokiko hitzorduan, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) partitura interpretatuko du eta ahotzak Kea Ahots Taldea abesbatzaren 16 abeslarien esku izango dira, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean.

Eta Peer? Ager daiteke, baina kreditatu gabeko paper batean.

Horrez gain, eszena batean Sarah Derendinger-ek egindako bideo oroitarazleak aurkeztuko dira, alegia, aurretik Calixto Bieito-ren hainbat lanetan aritu izan den Suitzako artista, baita Arriaga Antzokiko ekoizpen propioetan ere, besteak beste, Los esclavos felices eta Obabakoak.

Waiting (itxaronaldia) lanaren gaia gizakiaren bakardadean saihestu ezin daitekeen alderdia, eta gure existentzia osatzen duten xehetasun eta istorio txikiak dira. Horretarako, Solveig-ri protagonismoa eman dio, Ibsen-en Peer Gynt lanetik ateratako emakumezko pertsonaia. Azken horrek Calixto Bieito sorgindu zuen duela urte asko, bere etsipenak, amorruak, maitasunak eta irmotasunak, eta iraunkortasun sakonak erakarrita. 

Estreinako aldiz, Karl Ove Knausgård-ek eszenatoki batean antzezteko zerbait idatzi du. Itxarotearen benetako esanahia ikertu egin du. «Oinarria Ibsen-en Peer Gynt-en Solveig zen, inoiz joaten ez dena, bertan irauten duena. Solveig-ek bere burua desagerrarazi egiten du, besteentzat bizi da,  oro har, pasiboa dela uste dugu, eta zain dagoen gizona, berriz, aktibo dela uste dugu. Baina benetan, bera da entregatzen ari dena, eta gizonak berriz, hartu egiten du. Zer esan nahi du emateak? Zer esan nahi du itxaroteak? Galdera hauek erreferentzia hartuta, istorio bat idatzi nuen gure garaiko emakumeen hiru belaunaldiei buruz», dio Norvegiako eleberri idazleak. Eleberri egileak Solveig modernoa sortu du eleberri poetikoan, eta hura ikuskizun osorako hondo-oihal gisa erabiliko da. Oraingo honetan testu honek eszenara eramateko egindako aldaketa ikusiko dugu, Bieito beraren eskutik, sorkuntza talde sendoaren eta oholtza gaineko artista handien laguntzarekin.

 Nire gainetik zenbait bele hegan etorri ziren lurrean barrena. Gehiagok jarraitu zituzten, eta laster zerua beltza zegoen txoriekin. Haragi alfonbra bat bezalakoa zen, pentsatu nuen, urdin eta beltza artean aldatzen ziren eredu zoragarriekin, hurrengo unean disolbatzen zirenak…’

– KARL OVE KNAUSGÅRD

 

Nazioarteko baterako ekoizpena

Proiektu hau nazioarteko baterako ekoizpen bat da, ikuskizunaren finantzazioan kolaboratzen diren eta ordezkatzen duten Europako erakunde artistikoek lagunduta. Zehazki, honako hauek izan dira ekoizpen lanetan: Bergen International Festival (Norvegia), Arriaga Antzokia, Tivoli Summer Classical (Danimarka), Gothenburg Symphony Orchestra (Suedia), Iceland Symphony Orchestra (Islandia) eta Vilnius Festivals (Lituania).


Taldea


Musika: Edvard Grieg

Zuzendaria, ideia, kontzeptua: Calixto Bieito
Diseinua: Sarah Derendinger
Libretoa: Karl Ove Knausgård 
Produkzio exekutiboa: Bergen International Festival / Anders Beyer

Produkzio exekutiboa: Bergen International Festival
Koprodukzioa: Tivoli Summer Classical (Danimarka), Arriaga Antzokia, Gothenburg Symphony Orchestra (Suedia), Iceland Symphony Orchestra (Islandia) eta Vilnius Festivals (Lituania).

Musika-zuzendaria: Eivind Gullberg Jensen
Sopranoa: Mari Eriksmoen
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Bos) 
Korua: Kea Ahots Taldea 
Koruaren zuzendaria: Enrique Azurza

Baritono barkalaria: Jagoba Fadrique

Saioak

19:30 

Prezioa

15 a 52 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
TOP