Antzerkia

TODAS LAS CANCIONES DE AMOR

Santiago Loza

Dramaren eta komediaren artean, bizitzaren eta heriotzaren artean eta maitasunaren eta ahanzturaren artean eginiko bidaia emozionala.

2023ko apirilaren 28tik 29ra

«Iraganak eta etorkizunak batu egiten dituzte beren muturrak, eta orain banaiz, izaten uzten diot neure buruari eta tente jarraitzen dut».

Todas las canciones de amor antzerki-lanean, alderdi intelektuala, erreflexiboa eta baita logikoa ere desagertu egiten dira, eta oso sakonki agertzen da alderdi emozionala, jatorrizko alderdi gizatiarra. Bata bestearen barruan sar daitekeen lekua, norberarena ezagutzeko. «Eraldaketa» hori ezin da azaldu, gertatu egiten da, orain gertatzen da. Semearengandik amarengana. Amarengandik semearengana.

Todas las canciones de amor antzerki-lanean, emakume batek —ama batek— eguneroko misterioei buruz hitz egingo digu: «Ulertezina dena errepikatu egiten denean, errealitateri harridura gailendu zaiola konturatzen zara» Harridura horretatik hitz egingo digu emakumeak bere bizitzaren amaieran. Amarengandik semearengana. Semearengandik amarengana.

Gure AMAK ez du izenik. Sufritzen ari direnek, beren burua antzematea sutsuki bilatzen dutenek, ez dute izenik, ez-izen horren bidez guztiak izendatuko bagenitu bezala. Alzheimerra, ahanztura, oroitzapena eta maitasuna.


Taldea


Testua: Santiago Loza
Dramaturgia: Eduard Fernández, Andrés Lima, Santiago Loza
Zuzendaritza: Andrés Lima
Antzezlea: Eduard Fernández
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
Musika: Jaume Manresa
Bideo-sorkuntza: Miquel Ángel Raió
Argiztapena: Valentín Álvarez
Soinu-espazioa: Enrique Mingo
Zuzendari laguntzailea: Laura Ortega
Produkzioa: Joseba Gil

Saioak

28 - 19:30h.

29 - 19:00h.

Prezioa

13€ - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

85 min.

TOP