Musikala

Sister Act, Musikala

Arazoak alde batera uzteko eta bekaturik osasuntsuenari eta beharrezkoenari eskaintzeko primerako musikala.

2015ko abuztuaren 20tik, irailaren 13ra

Broadway-en bedeinkapenarekin, SISTER ACT MUSIKALA iritsiko da Bilbora.
SISTER ACT, arazoak alde batera uzteko eta bekaturik osasuntsuenari eta beharrezkoenari eskaintzeko primerako musikala da. Senide maiteok, gozatzeko unea iritsi da!

Superprodukzio bikain honek jada lortu du Broadway-ko eta Londreseko West End-eko publikoak zerura bidaiatzea eta berriro itzultzea. Freskura, erritmoa gainezka eta eszenaratze ikusgarria, milaka ikusle zoriontsu sentitzea lortu duena.

Deloris gaztea, diba izan nahi duen abeslaria, hilketa baten lekuko izan da eta poliziak inolaz ere egon nahiko ez lukeen lekuan ezkutatzen du, komentu batean, alajaina!

Asaldatzaile eta inkonformista, Deloris-ek elkarte erlijiosoko bizimodu lasaia goitik behera aldatuko du eta lagun berrien mirespena eta maitasuna irabaziko ditu. Baina hori ez da aski izango bere iraganetik askatzeko…

Whoopi Goldberg aktorea protagonista duen SISTER ACT arrakasta handiko filmean oinarrituta, musikalak Motown, soul edo funk musika-estiloetan inspiratutako soinu-banda du.
Broadway-n duela 5 urte estreinatu zenetik, SISTER ACT musikalak epe labur horretan ibilbide luzea lortu du, hala nola, 12 herrialdetan antzeztu da eta 7 hizkuntza desberdinetara itzuli da. Guztira, mundu osoan, 4 milioi pertsona baino gehiagok ikusi dute.

SISTER ACT musikala datorren abuztuaren 20an hasiko da Bilboko Arriaga Antzokian, Aste Nagusiarekin bat eginez, eta irailaren 13ra arte izango da bertan.

– “Zoragarria!” (The Times).
– “Benetan aparta” (Time Out London).
– “Ikuskizun terapeutikoa” (El Mundo).

Whoopi Goldberg beraren hitzetan: SISTER ACT musikalak 2 orduko barreak, zoriontasuna eta giro bikaina ziurtatzen ditu.

 

 


Taldea


Musika: Alan Menken
Hitzak: Glenn Slater
Libretoa: Cheri Steinkellner & Bill Steinkellner
Libreto gehigarrirako materiala: Douglas Carter Bean
Gaztelaniara moldaketa: Xavier Cassadó
Eszenografiaren diseinua: Klara Zieglerova
Jantzien diseinua: Lez Brotherston
Argiztapenaren diseinua: Natasha Katz
Soinuaren diseinua: Mick Potter
Orkestrazioak: Doug Besterman
Koreografietarako musika-moldaketak: Mark Hummel
Makillajea eta ile-apaindegia: Pavel Stalmach &Darren Ware
koreografoa: Anthony Van Laast
Zuzendaria: Carline Brouwer
Musika-gainbegiralea, ahots-moldaketak & musika gehigarria: Michael Kosarin
Jatorrizko musika-ekoizpena Michael Reno eta Perter Schneider-ekin batera garatua
Espainiarako ekoizleak: Whoopi Goldberg, Joop Van Den Ende, Julia Gómez Cora eta Andreu Buenafuente

Aktoreak, musikariak, teknikariak. SISTER ACT konpainia 70 pertsonek osatzen dute.

Saioak

Abuztuak
20: 20:00
21: 17:30 y 21:30
23: 19:00 
24: 19:30 
25: 19:30 
26: 19:30 
27: 19:30 
28: 19:30 
29: 21:30
30: 19:00

Irailak
01: 20:00 
02: 20:00 
03: 20:00 
04: 17:30 y 21:30
05: 17:30 y 21:30
06: 19:00
08: 20:00 
09: 20:00 
10: 20:00 
11: 17:30 y 21:30
12: 17:30 y 21:30
13: 17:00

Prezioa

15-59 euro / 15-59 euro

Abuztuak 20an, 21ean eta 23an: 15 - 49 €

Abuztuak 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean. Irailaren 3an, 4an, 5ean, 6an, 10ean, 11n, 12an eta 13an (17:00etako funtzioa). 22 - 59 €

Irailaren 1ean, 2an, 8an eta 9an. 18 - 55 €

Iraupena

2 ordu 45 minuto Atsedenaldia

TOP