Euskal musika zikloa

Secretos de Sebastián Iradier

Pancho Corujo tenoreak eta Rubén Fernández Aguirre pianistak Sebastián Iradierren musika aurkezten digute

2019ko Otsailaren 19a

Sebastián de Iradier Salaverri (Lantziego, Araba; 1809ko urtarrilaren 20a– Gasteiz, Araba; 1865eko abenduaren 6a), musikagile handia izan zen. Pianoa eta organoa ikasi zituen. Bederatzi urte zituela sartu zen Gasteizko Santa Maria Kolegiatako abesbatzan.

Nerabezaroan organista izan zen hainbat parrokiatan. Erlijio alorreko musika betebeharrez gain, herri kanten zalea zen, euskal goi burgesiaren areto pribatuetan modan zeudenak, eta kukaratxak, boleroak, seguidillak eta tiranak jo zituen organoarekin eta gitarrarekin.

Madrilen bizi izan zen garaian hainbat obra konposatu zituen mozorro dantzetarako (baltsak, polkak…), eta zartzuelaren alorrean ere egin zuen sartu-irtenen bat. 1850. urtean Parisera joan zen, Parisko musika zirkuluetan murgildu zen, Rossini ezagutu zuen eta bere abestiak interpretatu zituen jende ospetsuarekin izan zuen harremana.

Foyergunea

 

Egitaraua

 

La paloma F

La lágrima

El y ella

Los ojos negros

Duettino

L’eco della tomba

Preché mio caro bene

Ecco di (gnido) il tempio

El canto

El arreglito (habanera)

¡Pobre ciego!

Los caracoles

Una ingrata

La maja

La coqueta

El curro marinero

La paloma (a dúo)

 

 

Oharra

Pancho Corujo tenorearen halabeharrezko eta bat-bateko konpromisoak direla-eta, 2019ko otsailaren 12rako aurreikusita zegoen ikuskizuna 2019ko otsailaren 19an eskainiko da azkenean, 19:30ean.


Taldea


Tenorra: Pancho Corujo

Sopranoa: Ruth Terán

Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre

Saioak

19:30 

Prezioa

15 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 12 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak

TOP