Opera

SATURRARAN

Juan Carlos Pérezen musika eta Kirmen Uriberen libretoa

Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia.

2024ko ekainaren 20tik 22ra
Sarrerak erosi

Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez. Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maiteminduko dira. Heroinaren zurrunbiloak harrapatuko ditu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuko dute babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahaleginduko da. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran.

Kirmen Uribe


Taldea


Konpositorea: Juan Carlos Pérez.
Libretoa: Kirmen Uribe.
Zuzendaritza musikala: Jon Malaxetxebarria.
Zuzendaritza eszenikoa: Lucía Astigarraga.

Interpretatzaileak: Andrea Jiménez, Marifé Nogales, José Manuel Díaz, Botond Ódor, Aitor Garitano, Itxaro Mentxaka, Iñigo Fernández.
Korua: Sociedad Coral de Bilbao.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzio bat.
Opera Euskaraz, gaintituluekin

Saioak

20 – 19:30 h.
22 – 19:00 h.

Prezioa

20 - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP