RIGOR MORTIS
Endredozko komedia, heriotzaren inguruko sekretuak lau haizetara zabalduko dituena.
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik. Amonak ez du inork horrela ikustea nahi. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du Rigor Mortisak ahoa itxita harrapatu dezan. Bitartean, alaba eta bilobaren aurrean disimuluan ibili beharrak endreduzko komedian sartukogaitu. Lau emakume eta hilotz bat. Heriotzak familia batzea lortuko badu ere, sekretuak lau haizetara zabalduko dira guztiak aho zabalik utziaz. Alea iacta est.
Rigor mortis ANTZ3RKIZek sustatutako «Antzerkigintza berriak – Nuevas dramaturgias» programan hautatutako obra da. Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Bilboko Arriaga Antzokia biltzen ditu marka horrek.
Taldea
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo.
Antzesleak: Dorleta Urretabizkaia, Garazi Urkola, Aizpea Goenaga, Joseba Apaolaza.
Espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
Argiztapenaren diseinua: Julen Zaballa.
Jantziak: Ana Turrillas.
Ekoizpena: Teatro Arriaga, Teatro Victoria Eugenia, Teatro Principal.
Ekoizpen exekutiboa: Txalo, Tanttaka.
Ikuskisuna euskeraz.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: