RAÍCES DEL CÁUCASO CON EL BALLET NACIONAL DE GEORGIA
Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarria.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Georgiako Ballet Nazionalak, Kaukasoko folklore-talderik zahar eta historikoenak, Georgiako kultura-ondarearen osagairik adierazgarrienak biltzen dituen ikuskizun zirraragarri bat eskaintzen du, bere dantza ikusgarria eta musika ederra uztartuz. Agertokian, 20 abeslarik eta 20 dantzarik ondo zaindutako dantza tradizionalen eta kantu polifonikoen sorta zabala interpretatzen dute, herrialdeko eskualdeen aberastasuna eta aniztasuna islatuz.
Errepertorioa belaunaldiz belaunaldi transmititutako pieza folklorikoek osatzen dute —horietako asko XX. mendea baino lehenagokoak—, baina baita historian zehar bildutako gaien moldaketa eszenikoek ere, folklore nazionala babesteko eta biziberritzeko ahaleginean. Emanaldia jatorrizko formekiko fideltasunak nabarmentzen du, baita eszenaratzearen adierazpen-indarrak eta Georgiako polifoniaren ahots-sakontasunak ere —UNESCOk Gizateriaren Ondare Kultural Immaterial aitortua du—.
Musikak bizia hartzen du Georgiako musika-tresna tradizionalei esker —panduria, chonguria, dolia edo salamuria, adibidez—, eta horiek benetako sonoritatea ematen diote ikuskizunari. Dotorezia, energia eta emozioa uztartzen dituen esperientzia artistikoa da horren guztiaren emaitza, Kaukasoko antzinako arimarekin lotzen duena ikuslea.
Georgiako Ballet Nazionalak bira arrakastatsuak egin ditu mundu osoan zehar, eta emanaldiak eman ditu Parisen, New Yorken, Moskun, Pekinen eta Madrilen, besteak beste. 2002an Urrezko Diskoa jaso zuen Parisen, eta «Chakrulo» abestiaren interpretazioa NASAk Voyager zundan sartu zuen —1977an bidali zuten espaziora—, giza kulturaren erakusgarri. Kantuaren eta dantzaren bidez, Kaukasoko tradizioak eta balioak modu argi eta hunkigarrian transmititzen ditu Georgiako Ballet Nazionalak; Georgia oso harro baitago horietaz.
Taldea
Saioak
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: