Dantza

PinoXXIo

Hemen da ikusle ororentzako ikuskizun onenaren max saria jaso zuen lana

2018ko Abenduaren 27tik 29ra
Sarrerak erosi

PinoXXIO ikuskizunak zazpi Max sari jaso izanaren bermea du, horien artean ikusle ororentzako ikuskizun onenaren saria. Ananda Dansa konpainiak, 2006an Dantzako Sari Nazionala jaso zuenak, Collodiren ipuinaren irakurketa propioa egin du, eta, lana noiznahikotasunez hornituta, aukera ematen digu pertsonaiak eta istorioa XXI. mendean kokatzeko.

Istorioari alderdi ikonografiko ezagunenak kenduta, ikuskizun harrigarri honek funtsezkoari erreparatu dio: Gepetoren eta Pinoxxioren arteko harremanari, aitasemeen arteko harremanari. Pinoxxio bere ustez seme batek izan behar duen modukoa izatea nahi du Gepetok; aitzitik, Pinoxxiok ez du esperientziarik, eta mundua ezagutu nahi du. Denak liluratzen du, eta horrexegatik uko egiten dio arauei men egiteari. Guztion historia da, negoziatuz, inposaketarik gabe eta maitasunez konpon daitekeen konfrontazioaren historia.


Taldea


Ananda Dansaren bertsio librea

Zuzendaritza koreografikoa: Rosángeles Valls

Agertokiko zuzendaritza: Edison Valls

Eszenografia: Edison Valls

Musika originala eta musika zuzendaritza: Pep Llopis

Jantziak: Pascual Peris

Dantzariak-antzezleak: Ana Luján, Toni Aparisi, Paloma Calderón, Rebeca Valls, Miguel Machado, Cristina Maestre, Sara Canet

Koreografiak: Toni Aparisi hauekin lankidetzan: Ana Luján, Paloma Calderón, Ester Garijo, Miguel Machado, Cristina Maestre, Sara Canet, Rosángeles Valls

Argiztapena: Emilio Lavarías

Soinu bandaren zuzendaria: José Luis Bueno Cardeñosa

Soinu bandaren errealizazioa: Ensemble de la Orquesta Sinfónica Verum

Familientzako ikuskizuna

Saioak

Abenduak 27, 28, 29. 17:00 eta 19:30 

Prezioa

6,50 - 18 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %20tik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak:%25
Dantzako profesionalak: %20
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP