Haurrentzako eta familientzako tailerra

Pinoxxio ikuskizunaren sortze-lanari buruzko hitzaurrea, Ananda Dansek prestatutako Pinoxxio bertsio librea nola burutu denaren berri emango duena, modu partaidean.

Irakasleak: Ana Luján (Pinoxxio), Toni Aparisi (Gepetto) eta dantzariak

Adina gomendatua: 6 urtetik gorako

Gehienez 20 pertsona

 

Zelakoa da abenduaren 27tik 29ra Arriaga antzokian ikusiko dugun Ananda Dansaren PinoXXIo? Zer planteatzen zuen Collodiren jatorrizko lanak eta zer egin du konpainiak bertsio honetan? Galdera horiei erantzuteko xedez, Arriaga Antzokiak eta Ananda Dansak goizetan eskainiko den tailerra antolatu dute, abenduaren 28an eta 29an, goizeko 11:30ean, nahi duten 6 urtetik gorakoek parte hartu eta ikuskizunak ezkutatzen duen magia ezagutu ahal dezaten. Tailerra Arriaga Antzokian bertan egingo da, eta protagonista nagusiek, Ana Lujánek (Pinoxxio) eta Toni Aparisik (Gepetto) emango dute. Taldeko beste dantzari batzuek ere hartuko dute parte. Denen artean, modu didaktikoan eta oso dibertigarrian, PinoXXIoren sekretuak azalduko dituzte.

Sarrerak doakoak izango dira 14 urtetik beherakoentzat, baina, gutxienez heldu batek lagunduta joan beharko dute. 15 urtetik gorako pertsona guztientzako sarreraren prezioa 6 eurokoa da, eta heldu bakoitzak umeentzako bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez ere. Tailerrerako leku kopurua mugatua da, eta, ondorioz, interesatuta daudenei, euren sarrerak eta euren seme-alabenak ahalik eta azkarren eskuratzea gomendatzen zaie.

 

 

 

Saioak

11:30 

Prezioa

15 urte baino zaharragoak eta helduak 6,00 € (gehienez 2 sarrera heldu bakoitzeko)

Doako sarrera 14 urte baino gutxiagoko haurrentzat, heldu batekin badatozen.
%35 deskontua 4 sarreretan Kutxabank txartelarekin ordaintzen bada.
TOP