PANORAMA DESDE EL PUENTE
Gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituen antzerki garaikidearen pieza enblematikoa.
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
50eko hamarkadan Brooklyngo (New York) italoamerikar komunitate batean izandako tentsio emozional eta sozialak aztertzen ditu Arthur Millerren Panorama desde el puente tragediak. Obrak Eddie Carbone du ardatz, Beatrice emaztearekin eta emaztearen iloba Catherinerekin bizi den zamaketaria. Legez kanpoko bi etorkin, Marco eta Rodolfo, etorri izanak hainbat gatazka sortu ditu, eta agerian geratu dira Eddieren ezkutuko pasioak eta kontraesanak.
Eddie —hasieran Catherineren babeslea— harekin obsesionatu da, eta neskarekin maitasun-harremana hasi duen Rodolforen asmoak zalantzan jartzera eraman du horrek. Jeloskortasuna eta mesfidantza handitu ahala, bere komunitatearen eta moraltasunaren aurkako erabakiek hartu ditu Eddiek. Tragedian amaitzen da obra, desioaren, leialtasunaren eta justiziaren konplexutasunak agerian utziz.
Taldea
Bertsioa: Eduardo Galán.
Zuzendaritza: Javier Molina.
Antzezleak: José Luis García-Pérez, María Adánez, Ana Garcés, Pablo Béjar, Rodrigo Poisón, Francesc Galcerán, Manuel de Andrés, Pedro Orenes.
Eszenografia: Elisa Sanz.
Argiztapena: Nicolás Fischtel.
Jantzien diseinua: Emilio Sosa.
Soinuaren diseinua: Manu Solís.
Ekoizpena: Secuencia 3.
Saioak
31/10/2026 19:00 h.
Prezioa
14-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: