Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiak (Musikene) bat egin du Donostiako Orfeoiarekin, elkarrekin aurkezteko Luigi Cherubiniren (1760-1842) lau ahotseko koro mistoarentzako eta orkestrarentzako “Requiem” obra. Hil-meza ezohikoenetako bat da, ez baitu bakarlaririk.
Musikariak 1816an idatzi zuen, Frantziako Iraultzan burua moztu zioten Luis XVI.a erregearen oroimenez. Obra honetan maisuki uztartzen dira tragedia, beldurra, sorpresa, bai eta une hunkigarri zenbait.
Víctor Pablo Pérez maisuak zuzentzen du proiektu hau, non elkarrekin batu baitira Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren energia eta abesbatzaren esperientzia. Topaketa irekitzeko Béla Bartók-en (1881 – 1945) “Biola eta orkestrarako kontzertua” eskainiko dute, biolajole ariko delarik Musikenen ikasitako Yana Kucherova gazte errusiarra.
Taldea
Béla Bartók-en Biolarako kontzertua
Luigi Cherubiniren Requiem-a
Zuzendaria: Victor Pablo Pérez
Interpreteak: Orquesta Sinfónica de Musikene, Orfeón Donostiarra
Biola: Yana Kucherova
Saioak
19:00
Prezioa
10,50 - 35 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35era