Kontzertu eszenaratua

MOTO – MEMBRA JESU NOSTRI

Dieterich Buxtehude (1637-1707)

Inork ez du zure berri izango, inork ez du nire berri izango, inork ez du gure berri izango.

2025ko irailaren 27a
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Azpitituludun ikuskizuna.

Arriaga Antzokiak 2022ko ikuskizun hau atera du ekoizpen propioko bitxien kutxatik, oso emanaldi berezia eskaintzeko. Lana 1680an Dietrich Buxtehudek konposatutako «Membra Jesu Nostri» kontzertuaren eszenaratzea da.

Dietrich Buxtehudek 1680. urtean konposatu zuen Membra Jesu Nostri kontzertuaren antzezpena ikusi eta entzungo dugu Arriagan. Kristoren oinei, belaunei, eskuei, aldeari, bularrari eta bihotzari eskainitako zazpi kantataz osatutako zikloa eta Eneko Sagardoy aktoreak idatzi eta antzeztutako testua elkarrizketan arituko dira. Sagardoyren testuak ustezko moto-istripu batean betirako desagertu den gizona eta geratu den pertsonaren maitasuna ditu hizpide.

Nabarmentzekoak dira musikagilearen ausardia eta talentua, haren planteamenduen zorroztasuna, forma-berritasuna eta perfekzioaren etengabeko bilaketa. Hala, Johann Sebastian Bachekin ere alderatu daiteke. Andoni Sierraren musika-zuzendaritza bikaina eta Conductus Ensembleren doinua Lucía Astigarragaren eszena garaikidearekin uztartzen dira galderez osatutako ikuskizunean. «Zenbateraino hitz egiten dute gure gorputzek gutaz? Pertsonaren zerbait geratzen al da haren gorpuan? Zer geratzen da gutaz elkar maite izan dugun leku horietan? Inork ez du zure berri izango, inork ez du nire berri izango, inork ez du gure berri izango. Forentseak etzanda zauden errepideari galdetuko balio, badakit nire izena xuxurlatuko lukeela».

Ciclo de Cantatas en Siete Partes – BuxWV 75
I. Ad Pedes
II. Ad Genua
III. Ad Manus
IV. Ad Gatus
V. Ad Pectus
VI. Ad Cor
VII. Ad Faciem

Eszenaratzeari buruz

Heriotza ikusten dugunean, ez da norberarena izaten; haatik, haren islan proiektatzen dugu gure burua, eta gure bilakaerari buruzko erantzunik gabeko galderekin atsekabetzen gara. Galerak min jasanezina sortzen du. Maite duen pertsona baten istripuzko heriotza, bat‑batekoa eta ustekabekoa, ageriko arrazoirik eta justifikaziorik gabe gertatutakoa. Eldarnioak dena nahas dezake, iragana edertu, munduaren ikuspegia modu dramatikoan ilundu, edo bizitako egoerak behin eta berriz birsortzera eraman gaitzake, gure burua etengabeko analisi obsesibo batean murgilduz. “Ni”a “gainerakoekin” harremanetan dago, eta kontsolamendu eta itxaropen bila birsortzen da, sarritan behar horiek asetzea lortu gabe. Musikak Kristoren heriotzari abesten dio, pertsona guztion bizitzako uneren batean pribatu eta pertsonal bihurtzen den tragedia unibertsal handiari. Gorputzak eta bere atalek aktore bakar bat osatzen dute, bi arimatan bizi dena. Enekok Josuren maitasuna gogoratzen du, eta haren haurtzaroko basoan murgiltzen da, haren galera ulertzeko asmo bakarrarekin.


Taldea


Jatorrizko musika: Membra Jesu Nostri, BuxWV 75 (1680).
Egilea: Dieterich Buxtehude (1637-1707).
Zuzendari musikala: Andoni Sierra.
Zuzendaritza, dramaturgia eta eszenografia:
Testua Sagardoyagardoa. strong>.
Bakarlariak, abesbatza eta instrumentu-taldea: Conductus Ensemble.
Jantziaren diseinua: Pau Aulí.
Argiaren diseinua: Alberto Rodríguez Vega.
Ekoizpena: Arriaga Antzokia.

Saioak

27/09/2025 19:00

Prezioa

19 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP