Ilusioa, akrobazia, magia eta fantasia ezin hobeto nahastuz, MOMIXek ikusleei hegan eginarazten die untxi-zuloan zehar, ALICE izeneko Moses Pendletonen sorkuntza berrian. Literatura unibertsaleko istorio ezagun, bitxi, entretenigarri eta magikoenetako baten moldaketa pertsonal eta guztiz askea da: Lewis Carrollek 1865ean argitaratutako Alizia herrialde miresgarrian istorioaren moldaketa.
Etengabeko eraldatze-prozesuan dagoen Alizia bat erakusten digu ALICEk, muga zehatzik ez duen gorputz bat, hazi, uzkurtu eta berriro hazten dena, magiaz eta efektu bisualez betetako dantza batean. MOMIXen birmoldaketa honetan, Pendletonen dantzariek gorputzak hedatzen dituzte, euskarrien, soken eta beste dantzari batzuen gorputzen laguntzarekin, irudi, ilusio, musika, tramankulu eta Phoebe Katzinek sortutako jantzi bikain eta liluragarriz osatutako sekulako erakustaldia lagun dutela. MOMIXen produkzio guztietan bezala, inoiz ez da jakiten zer gertatuko den. Publikoak, bidaia magiko, misteriotsu, dibertigarri eta xelebre batean murgilduz, hori guztia eta askoz gehiago ikusiko du.
Fair Saturday
Arriaga Antzokiak Fair Saturday ekimenarekin bat egingo du aurten ere, azaroaren 30ean, larunbatarekin. Egun horretan, hainbat hiritako artistak, kultur erakundeak, taldeak eta espazioak elkartuko dira, izaera kultural eta sozialeko mugimendu global bat osatuz, eta ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat babestuko dute. Horrela, larunbateko Aliceren emanaldiak -17:30ean eta 21:30ean- Fair Saturdayko jarduera ezberdinen parte izango dira eta funtzio horretan bildutako diruaren zati bat ADELA BIZKAIAri emango zaio, 1997an sortu eta ADELA EUSKAL HERRIA (ADELA E.H.) Alboko Elkarteen Federazioan (ADELA E.H.) integratutako irabazi asmorik gabeko elkartea. ADELA BIZKAIAren eginkizuna da ELAk eragindako pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea, baita haien senideena eta haien hurbileneko testuinguruarena ere. Gaixotasunaren prozesuan zehar, egunerokotasunean, lagundu nahi die, sufrimendua arintzen saiatuz eta haien esperientzia, baliabideak, proiektuak eta hurbiltasuna erabiliz, bizitza duina ematen laguntzeko. Bere lan-programa kaltetuei eta haien senideei zuzenduta dago, baina osasun-profesionalak, erakunde publikoak, gizarte-eragileak eta, oro har, gizartea sentsibilizatzera bideratutako proiektuak ere bultzatzen ditu, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) pairatzen dutenen errealitate soziala ezagutu dadin.
Taldea
Dantzariak: Jared Bogart, Heather Conn, NathANIEL Davis, Madeline Dwyer, Derek Elliott Jr., Hailey Green, Seah Hagan, Oksana Horban, Adam Ross.
Sortzailea eta zuzendaria: Moses Pendleton.
Zuzendari elkartua: CYNTHIA Quinn.
Laguntzaileak: Anthony Bocconi, Beau Campbell, Jennifer Chicheportiche, Samantha Chiesa, Heather Conn, Gregory de Armond, Jonathan Eden, Matt Giordano, Seah Hagan, Hannah Klinkman, Sean Langford, Heather Magee, Sarah Nachbauer, Jade Primicias, Rebecca Rasmussen, Colton Wall, Jason Williams.
Produkzio zuzendaria: Woodrow F. Dick II.
Lantalde teknikoa: Maria Pinggera, Erik Fulk.
Argiztapenaren diseinua: Michael Korsch.
Collage musikala: Moses Pendleton.
Musikaren edizioa: Andrew Hanson.
Bideoaren diseinua: Woodrow F. Dick III.
Armiarma-txotxongiloen diseinua: Michael Curry.
Jantzien diseinua: Phoebe Katzin.
Jantzien eraikuntza: Phoebe Katzin & Beryl Taylor.
Ballet-maisua: Victoria Mazzarelli.
Ikerketa-aholkularia: Philip Holland.
Komunikazio zuzendaria: Quinn Pendleton.
Company Manager: Paula Burns.
Saioak
27/11/2024 19:30
28/11/2024 19:30
29/11/2024 19:30
30/11/2024 17:30 eta 21:30
01/12/2024 18:00
Prezioa
20-38€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA azaroaren 26, 27 eta 28rako.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA azaroaren 26, 27 eta 28rako.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
90 min.