MARI-ELI
Calixto Bieitok melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituen zarzuela horren gaur egungo begirada eskaintzen du.
Jesús Guridiren Mari-Eli zarzuela estreinatuko dugu, zeina Arriaga Antzokiak BBK Fundazioaren lankidetza bereziarekin egindako produkzio berri bat baita.
Mari-Eli proiektu oso berezi bat da, zeina Guridiren zarzuela nahiko ezezagun baten jatorrizko partitura berreskuratzetik sortu baita. Berez, balio aipagarria da XX. mendeko euskal konpositore garrantzitsuenetako baten ondare musikala berreskuratzea, hemendik aurrerako legatuari egindako ekarpenagatik beragatik, baina oso garrantzitsua da halaber, bere horretan, hainbat osagai erakargarri dituen ikuskizun bat estreinatu ahal izatea.
Musikari dagokionez, Mari-Eli Jon Malaxetxebarriak zuzenduko du, zeinak bere batutarekin Arriaga Antzokiaren beste ekoizpen propio bat gidatuko baitu, Saturraran operarekin egindako lan bikainaren ondoren. Interpretazioaz ahotsen talde bikain bat arduratuko da, aktoreak, korala eta orkestra lagun.
Mari-Eli oholtzaratzeari dagokionez, gure zuzendari artistiko Calixto Bieitok agertokian hainbat diziplina nahastearen aldeko apustua egingo du.
Arriaga Antzokiak ekoitzitako eta BBK Fundazioaren laguntzaz sustatutako Jesús Guridiren Zarzuelan, lan garrantzitsua egin da zarzuela horren musika berreskuratzeko.
Mari-Eli Madrilen estreinatu zen 1936ko apirilean, Carlos Arniches eta Eloy Garayren libretoarekin eta, Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, antzeztu zen Bilbon, Bilboko Koral Elkartearen denboraldi lirikoaren barruan. Obrak Guridi desberdin bat erakusten digu, lanaren izaerari dagokionez, baina oso ezaguna haren idazkera musikalaren kalitateagatik. Jesús Mª Arozamenak honela deskribatzen du Mari-Eli: «Itsas kutsuko euskarazko zarzuela, melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituena, garaiko gustuen araberakoa».
Musikalki, konposizioari edertasuna dario, oso zarzuela melodikoa da eta, une batzuetan, estilistikoki musikalaren generora hurbiltzen da. Abesbatzaren emanaldi oso alaiak ditu, zeinak ederki uztartzen baitira abestien gaiarekin.
Taldea
Musika: Jesús Guridi.
Carlos Arniches eta Eloy Garayren libretoaren moldaketa librea.
Musika zuzendaritza: Jon Malaxetxebarria.
Zuzendari eszenikoa eta eszenografia: Calixto Bieito.
Interpretatzaileak:
Mari-Eli: Andrea Jiménez.
José-Mary: Botond Odor.
Telesforo: Gexan Etxabe.
Antón: Fernando Latorre.
Nicolasa: Lara Sagastizabal.
Serafín: Iñaki Maruri.
Bachi: Christopher Robertson.
Verdel: Julen García.
Don Teo: Mitxel Santamarina.
Mendigorrieta: Ugaitz Alegria.
Abesbatza: Bilboko Orfeoia.
Abesbatzako zuzendaria: Enrique Azurza.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
Figuranteak: Jon Ander Muñoz, Endika Palacios, Manuel García, Yeray Gómez.
Zuzendari laguntzailea: Lucía Astigarraga.
Argiaren diseinua: Michael Bauer.
Figuringilea: Oscar Armendariz.
Irudiak: Sergio Verde.
Partituraren edizioa: Ángel Briz.
Musika-zuzendari laguntzailea: Nicolás Serrano.
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria
BBKren lankidetzarekin
Eskerr onak: Alzola Basque Water-i
Saioak
30/04/2025 19:30
01/05/2025 19:00
Prezioa
21-42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
90 min.