Konpositorea, musikoa, abeslaria, aktorea, diziplina anitzeko artista; Maika Makovski agertokira igotzen denean, hark duen ahalmen hipnotikoak ez dizu uzten bista une batez ere beragandik aldentzen. Urduritasuna, lilura, garra, intuizioa, pertsonalitatea eta abar bere musikan daude, beti bereganatzen zaitu, baina, bereziki, zuzenekoak.
Etengabeko arreta-egoeran, hainbat herrialdetan barrena egindako bere bidaia ugariek eta artearen adar desberdinekin elkartzeak obra konplexuak eta benetakoak sortzea ahalbidetzen dio, bere abestien ahalmenarekin hunkitu zaitzaketen lekuak. Horren adibideetako bat litzateke “Chinook wind”, bere azken diskoa, 2016an editatua; Maika-k Mazedoniara, bere aitaren lurraldera, non, bere sustraiak aztertu zituen, egindako bidaia batetik itzultzean konposatutako hamar abestiren hautaketa da.
Albuma Bristolen grabatu zuen; bertan, berriro ere, John Parish-ekin (PJ Harvey, Eels) jardun zuen lanean. Produkzio zinez biluzia eta gordina du, instrumentazio akustikoa eta bere ahotsa babesten duten harizko eta metalezko moldaketak nabarmenduz.
Taldea
Maika Makovsky Bartzelonako Brossa Quartet de Corda (bi biolin, biola eta txeloa) ospetsuak, Pep Mula-k (bateria) eta Pau Valls-ek (tronpa) lagunduta eta Maika bera gitarra akustikoa eta elektrikoa txandatuz.
Saioak
20:00
Prezioa
8,50 - 25 eueo / Beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %25etik %35era
Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.
Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:%50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
75 minutu