Magia

MAG LARI LIVE

Josep María Lari

Magiarekin ilusioa piztea eta jendeari barre eginaraztea dira telebistako mago ezagunaren ezaugarriak.

2022ko abenduaren 29tik 30ra

30 urtez ikuskizunak eskaintzen ibili ondoren, Mag Lariren bizitza etengabeko bira bat da. Gehien gustatzen zaiona agertokien gainean egotea da, jende eta leku desberdinak ezagutzen, eta ondoen dakiena egiten: magiarekin ilusioa piztea eta jendeari barre eginaraztea. Beharbada, Mag Lariren ezaugarri nagusia gauzak egiteko duen modua da. Haren komunikazio-gaitasun handiak eta mago-showmanaren alderdiak bat egiten dute estetika txukun eta distiratsuarekin, eta magia-mota desberdin eta ikusgarria da horren emaitza. Orain Arriaga antzokian izango da Mag Lari Live ikuskizun familiarrarekin. Betiko Mag Lari da, betiko sorpresekin, betiko umorearekin eta, batez ere, betiko ilusioarekin.

Mag Lari (Josep Maria Lari Viaplana, Bartzelona, 1973) ilusionista da duela 30 urtetik. Bokazioak Kataluniako eta Espainia osoko antzokietara eraman du, besteak beste Secrets, Splenda, Ozom eta 25 Ilusiones ikuskizunekin. Mag Lari nazioarteko magia-jaialdietan ere aritu da Frantzian, Portugalen, Alemanian, Suitzan eta Japonian.

Ospea, neurri batean, irratian eta telebistan (TVE, TV3, Antena3, La Sexta eta Tele5) egindako parte-hartzeei zor die; izan ere, kolaboratzaile gisa aritu da Albert Om, Javier Cárdenas, Andreu Buenafuente, Manel Fuentes, Carlos Sobera, «El Gran Dictat» eta beste hainbatekin. Mag Larik Netflixeko Magic for Humans programa zuzendu du, baita Mago Pop-en Nada es imposible ikuskizuna ere, Madrilen eta Bartzelonan eskainia eta aurki Broadwayn izango dena.

Ikuskizun familiarra – Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera


Taldea


Gidoia eta zuzendaritza: Josep María Lari
Antzezleak Mag Lari eta Pep Aizpitarte
Argiztapenaren diseinua: Oriol Rufach
Eszenografia: Castellserà Màgic

Saioak

29 - 19:30h.

30 - 19:30h.

Prezioa

15€ - 18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP