Antzerkia

LEAR

Richard Sahagúnen eskutik, William Shakespeareren “King Lear” lanaren egokitzapen librea

Gorde erakusten duzuna baino gehiago. Esan dakizuna baino gutxiago.

2022ko azaroaren 04tik 06ra
Sarrerak erosi

Shakespeareren klasikoaren eguneratze honetan, Richard Sahagún zuzendariak anbizioaren, boterearen, ustelkeriaren eta biolentziaren munduan murgilduko gaituen ikuskizun bat sortu du. Eta, horretan, maitasunaren eta justiziaren indarrak soilik salbatuko ditu pertsonaiak.
Denboraldiko antzezle-talderik onenetako batek jokatzen ditu pertsonaiak; hain zuzen, Gonzalo Cunill, Europako aktorerik garrantzitsuenetako bat, Lear erregea da.

Fernando Bayona artista plastikoarekin lankidetzan, antzezlana esperientzia estetiko bat da, irudi zirraragarri, ilun, apurtzaile eta onirikoz betea. Irudiok goitik behera berrasmatu dute autore ingelesaren unibertsoa.

Lear errege honek grinen, sexuaren, kaosaren eta mendekuaren mende dagoen oxidozko eta burdinazko unibertso batean sartuko gaitu. Richard Sahagúnen interpretazioa berezia da. Haren mundu poetiko eta estetikoak klasiko ingelesa eguneratu eta XXI. mendera ekarri du.


Taldea


Testua: Adaptación de Richard Sahagún.
Zuzendaritza: Richard Sahagún.
Antzezleak:
- Lear: Gonzalo Cunill.
- Condesa de Gloucester: Lidia Otón.
- Kent: Emilio Tomé.
- Regan: Paule Barcenilla.
- Goneril: Helena Lanza .
- Edgar: Marc Domingo.
- Edmund: Kepa Alesso.
- Cordelia: Irati Herreros.
Espazio eszenikoa: Fernando Bayona/Richard Sahagún.
Eszenografia, jantzia eta atrezoa: Fernando Bayona/Richard Sahagún.
Argiztapena/Soinua/Audiobisuala: Iñaki García (Tarima).
Produktore exekutiboa: Rosa Abal.
Sustapena: María Díaz.
Banaketa: Elena Martínez.
Kolaboratzailea: Teatro Arriaga.

Saioak

4 - 19:30.
5 - 19:00.
6 - 19:00.

Prezioa

11 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP