Antzerkia

LA BARRACA

Vicente Blasco Ibáñez

Istorio honek bizitza errealarekin lotzen gaitu, zentzumenen bidez sumatzen eta ulertzen dugunarekin.

2025ko urriaren 03tik 05ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

La barraca gaitzespen baten istorioa da; hain zuzen ere, Batiste Borrullen familiak Valentziako barraka batera eta aurretik Barret izeneko familia batek belaunaldiz belaunaldi landutako lurretara iristen denean jasaten duen gaitzespenarena. Bertako baratzezainek —errentariak denak— hutsik eduki nahi dituzte lur horiek, errentatzaileen aurrean boterea erakusteko. Gatazkak gero eta indar handiagoa hartuko du, tragedia bihurtzeraino.

La barraca betiko istorio bat da, arrazoiaren eta indarkeriaren arteko betiereko borrokaz eta jokabide basatiak dituen komunitate batez hitz egiten diguna. Hain beharrezkoa zaigun eta jaio garen lurrean sustraitzeak ematen digun identitateaz hitz egiten digu. Identitatearen eta autoestimuaren arteko harreman estuarekin lotzen gaitu, baita bizitza errealarekin ere, zentzumenen bidez sumatzen eta ulertzen dugunarekin.

Vicente Blasco Ibáñezen nobela honek hunkitu egiten gaitu, bere pertsonaiek eta gatazkek duten gaurkotasunagatik. Alokairuen igoera bidegabea, utzarazpenak, haur-jazarpena, bertakoen eta etorkinen arteko konfrontazio latza… azaleratzen dira La barracan.


Taldea


Zuzendaritza: Magüi Mira.
Moldaketa: Marta Torres.
Antzezleak: Daniel Albaladejo, Antonio Hortelano, Patricia Ross, Jorge Mayor, Antonio Sansano, Claudia Taboada, Elena Alférez, Jaime Riba.
Musika-konposizioa: Santi Martínez.
Eszenografiaren diseinua: Curt Allen, Leticia Gañán.
Jantzien diseinua: Helena Sanchis.
Argiztapenaren diseinua: José Manuel Guerra.

Saioak

03/10/2025 19:30 h.
04/10/2025 19:00 h.
05/10/2025 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP