Kurt Rosenwinkel jazzeko gitarra-jole ospetsuak eta Jean-Paul Brodbeck suitzar piano-jole txalotuak indarrak batu dituzte lankidetza historiko batean, The Chopin Project aurkezteko, Chopinen musika jazz-laukoterako egokitu eta berrinterpretatzeko proiektua. Hauek izango dituzte lagun: Jorge Rossy baterian eta Lukas Traxel baxuan. The Chopin Project proiektuak Chopinen musika erromantiko atenporala esploratu eta jazzaren inprobisazioan utzi dituen marka ezabaezinak arakatzen ditu.

Geure buruari galde geniezaioke ea Chopinen garai erromantikoko konposizio dotoreak egokiak diren jazz-laukote elektriko moderno batek berrinterpreta ditzan. Brodbeckek eta taldekideek, preludio, estudio, nokturno eta bals klasikoen moldaketa originalen interpretazio liluragarrien bidez, zalantza guztiak argitzen dituzte. Erritmo erromantikoak swingaren ausardiaren bidez adierazten dira, melodia folkloriko bihurriak blues bihurtzen dira, eta post-boparen energia transzendenteak Chopinen lerro melodiko luze kakotuen dotoretasun fina eraldatzen du. Rosenwinkelen lerro nagusiak bandaren gainean hegaldatu, eta Chopinen melodia ezagunak eraldatzen dituzte. Horren ondorioz, erabat berria den zerbait sortzen da.

Logo BJC


Taldea


Gitarra: Kurt Rosenwinkel.
Pianoa: Jean-Paul Brodbeck.
Bateria: Jorge Rossy.
Kontrabaxua: Lukas Traxel.

Saioak

29 - 19:30.

Prezioa

21 € /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP