JOHANNES-PASSION
Calixto Bieito da musika-maisulan sutsu, zirraragarri, bizi eta liluragarri honen zuzendaria
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Kontsolamendurako, askapenerako eta bestearen bilaketarako bidea da Bachen musika. Johannes-Passionek bortizki islatzen du berrerospenerako bizi-bidea. Nola hitz egiten du gizaki garaikideak maisulan honekin? Nola egiten diogu aurre minari, heriotzari berari, heroiaren duintasunarekin, gure gurasoen indarrarekin? Musikaren eta artearen historiako lan gailena da Johannes-Passion. Gizatasunez eta edertasunez beteriko obra. Gure ispilu argi eta ederra da Bach. Bachek Jainkoa ezagutuko zuen agian.
Azken urteetako proiektu enblematikoetako bat berreskuratu du Arriaga Antzokiak. 2018an estreinatu zen, eta Arriaga Antzokiak eta Parisko Théâtre du Châteletek batera ekoitzi dute oratorio antzeztu hau. Calixto Bieitoren zuzendaritzapean, kritikaren eta publikoaren erantzun bikaina jaso zuen, bai Bilbon, bai Parisen. Beraz, maisulan honetaz berriro gozatzeko aukera paregabea dugu orain.
Taldea
Egilea: Johann Sebastian Bach.
Musika-zuzendaria: Konrad Junghänel.
Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito.
Dramaturgia: Bettina Auer.
ARTISTAK
Ebanjelista: Joshua Ellicott.
Sopranoa: Hera Hyesang Park.
Altua: Carlos Mena.
Arietako tenorra: Anthony Gregory.
Pilatos/arietako baxua: Cody Quattlebaum.
Jesus: Sreten Manojlović.
Eszenografia: Aída Leonor Guardia.
Jantzien diseinatzailea: Ingo Krügler.
Argiztatzailea: Michael Bauer.
Eszena-zuzendariaren laguntzailea: Barbora Horáková Joly.
Abesbatza: Bilboko Opera Korua.
Orkestra: Freiburger Barockorchester (Orquesta Barroca de Friburgo).
Arriaga Antzokiaren ekoizpena, Parisko Théâtre du Châteletekin elkarlanean.
Saioak
03/04/2027 19:00 h.
Prezioa
30-64€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: