Kontzertuak

Joaquín Achúcarro

Piano-jole bilbotar handia berriro itzuliko da gure agertokietara.

2016ko urtarrilaren 10a

Joaquín Achúcarrok Arriaga Antzokiaren 125. urteurrena gogoratuz ospatutako emanaldiari amaiera Polonesa bemol maiorrean op.53 (Heroica) primeran interpretatuz eman ondoren, piano-jole bilbotar handia berriro itzuliko da gure agertokietara.
2014-15 denboraldiak, Joaquín Achúcarro, benetan ibilbide luze eta arrakastatsuan, emanaldiak munduko herrialde asko eta askotan eskaintzera eraman dute, horien artean, AEB, Espainia, Frantzia; Italia, Argentina, Taiwan, Japonia, Britainia Handia, Suitza, Portugal eta Txinan. Suitzako Verbier Jaialdiko bere arrakasta bikainei, beste hainbat piano-jolerekin batera, horien artean, Argerich, Kissin y Sokolov, Trifonov (2016ko abuztuan berriro eskainiko du emanaldia), edo Tokio, Buenos Aires, Ginebra, Dallas, Xangai, Beijing eta Tianjin-en eskainitako errezitaletan erdietsitakoei, bakarlari gisa Royal Philarmonic, Orchestre National de Lille, Taipei Symphony, Nashville Symphony eta Monterrey Symphony AEBn, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, RTVE Orkestra eta abarrekin batera eskainitako emanaldiak gehitu behar zaizkie. Horretaz gain, Lisboako Teatro Nacional San Carlos Antzokian, bere omenez, “Joaquín Achúcarro Zikloa” eskaini zen; bederatzi egunetan, Portugaleko Orkestra Sinfonikoarekin lau kontzertu desberdin eskaini zituen.

Dallas hegoaldeko Unibertsitate Metodistan bere katedrari erantzuteaz gain, Xangain eta Ginebran klase magistralak eskaini ditu.

Iazko urrian, Codalario aldizkari entzutetsuak bere Sari Berezia eman zion 2014an Madrilen eta, 2015eko urtarrilaren 25ean, Sabino Arana Saria jaso zuen Bilbon.

IRAUPENA: 2 ordu 15 minutu

“ DE BACH A GERSHWIN”

I

ADAGIO………………………………………………………………BACH- BUSONI
KLAVIERSTUCKE, op. 119…………………………………………… BRAHMS
Intermezzo.Adagio
Intermezzo.Andantino un poco agitato
Intermezzo.Grazioso e giocoso
Rapsodia.-Allegro risoluto
NOCTURNO op. Post.do sostenido menor……………………… CHOPIN
NOCTURNO op. 9 n. 2 en mi bemol mayor………………………CHOPIN
POLONESA HEROICA op. 53………………………………………… CHOPIN

II

EL AMOR Y LA MUERTE (Goyescas)………………………… GRANADOS
2 PRELUDIOS…………………………………………………… RACHMANINOFF
-op. 32 n. 12 sol sostenido menor
-op.3.n. 2 do sostenido menor
3 PRELUDIOS……………………………………………………………GERSHWIN
Allegro ben ritmato e deciso
Andante con moto e poco rubato
Allegro ben rítmico e deciso
TANGO…………………………………………………… ALBENIZ-GODOWSKY
EL ALBAICIN(Iberia)………………………………………………………ALBENIZ

Saioak

Prezioa

11,50 - 37 euro / Beherapenekin

Iraupena

2 ordu 15 minutu

TOP