Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

ITZIAR UGARTE ETA IBAN YANIZ

Errezital honetan, inflexio-garai batean norberaren zein gizaki guztion esperientziei buruz idatzitako poemak musika akustikoarekin uztartzen dira.

2023ko urtarrilaren 23a

Oñatiarrak dira Itziar Ugarte eta Iban Yaniz artistak, eta berrikitan argitaratu dituzte beren azken lanak. Idazlea da Ugarte, eta musikaria, Yaniz. Bere lehenbiziko poema-liburua plazaratu du Itziarrek —Gu gabe ere—, non bere esplorazio pertsonaletik erauzitako 40 poesia jaso baititu. Une bat adierazten du Itziar Ugarteren lehen poema-liburuak, irabazteko den-dena daukagun baina den-dena galtzeko beldurra sentitzen dugun une hori. Erabakitzeko, aurkitzeko eta oroitzapen berriak sortzeko garaia. Poema horien ahotsa bere mundua eraikitzen ari den une horretan, lurrikara isila eragiten du hurbileko hiru lagunen heriotzak. Denbora eta espazioarekiko kezka areagotu egiten du horrek; aldi berean, aldatu eta zaildu egiten du munduaren gaineko ikuspegia, eta, jakina, ziurgabetasuna eta gozamena eragiten.

Ibanek, berriz, bakarlari gisa egin duen lehenbiziko diskoa plazaratu du. Berak konposatutako hamar kanta ditu Itzaletik argira diskoak. Tempo erlaxatua eta instrumentu akustikoak dira konposizioen ezaugarri nagusiak, betiere giro melodiko, nostalgiko eta sakon batean. Gizakion eta Ibanen beraren esperientziez, desirez, sentimenduez eta frustrazioez mintzo dira kantak. Euskaraz daude abesti guztiak.

Errezital akustikoa izango da, non Itziarrek eta Ibanek txandaka azalduko baitizkigute beren lanak, Koldo Lizarralde musikari antzuolarra lagun dutela. Ibilbide luzea egin du Lizarraldek antzerkirako, txotxongiloetarako eta poesia-irakurketetarako musika konposatzen.


Taldea


Testuak: Itziar Ugarte
Ahotsa eta gitarra: Iban Yaniz

Saioak

23 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile batekin.

TOP