Dantza

HOFESH SHECHTER COMPANY: DOUBLE MURDER

HOFESH SHECHTER

Clowns, koreografia bihurtutako anarkia-zurrunbiloa / The Fix, energia samur eta hauskorra agertokian

2023ko ekainaren 02tik 03ra

Double Murder izenburupean, Hofesh Shechter koreografo ospetsuak programa bikoitz berri eta hunkigarria aurkeztuko du Arriaga antzokian. 2019an gure antzokiko publikoa biziki hunkitu zuen Grand Finale lanarekin.

Oraingoan, Double Murder ikuskizunean, gure garairako pentsatutako bi pieza arras ezberdin taularatuko ditu. Ikuskizunaren erdia Clowns pieza da, indarkeriaren aurrean dugun gero eta axolagabekeria handiagoari egindako begirada sarkastikoa. Jatorrian Nederlands Dans Theater 1 konpainiarentzat sortutako lana da, eta ondoren BBCk emititutako film arrakastatsua egin zuten. Hilketak eta grinak kontatzen dituen komedia makabroa da Clowns, koreografia bihurtutako anarkia-zurrunbiloa, eta entretenimenduaren izenean noraino iristeko prest gauden itauntzen du.

Clowns piezaren energia pozoitsu eta hiltzailearen aurkako antidotoa da The Fix, Shechterren sorkuntza-lan berria. Energia samur eta hauskorra ekarriko du agertokira. Egunero presio egiten diguten eraso-indarrak eta bortizkeria orekatzeko une gordin eta errukiorra eskaintzen du. Kanpoko bizitzako zaratatik babesteko ezkutua, eta antzezleei hauskor izateko eta giza ezaugarri gorenak erakusteko aukera ematen dien lekua. Indarkeria, samurtasuna eta itxaropena agerian geratuko dira mingarriki ederra den Shechterren begirada zinematografikoaren bidez.

Double Murder ikuskizunak egia mingarriei heltzen die, eta gure emoziorik sakonenak ukitzen ditu, dantzari berdingabeen eskutik eta Hofesh Shechterrek berak konposatutako partituraren doinu epikoen laguntzarekin.

Hofesh Shechter gaur egungo koreograforik zirraragarrienetako bat da, eta bere dantza-mugimenduaren fisika paregabea goratzen duten musika-partitura atmosferikoak sortzen ditu. Brighton Dome-n egoitza duen Hofesh Shechter Company konpainiako zuzendari artistikoa da, eta koreografo-lanak egiten ditu hainbat antzerki-ekoizpenetan, hala nola Londreseko Royal Court Theatre antzokian, New Yorkeko Metropolitan Operan eta Broadwayn. Azken horretan Tony sarietarako izendatu zuten Fiddler on the Roof (Biolinista teilatuan) ikuskizunagatik.

13 urtetik gorako pertsonentzako gomendatutako ikuskizuna.


Taldea


DOUBLE MURDER Clowns | The Fix

Produkzioa: HOFESH SHECHTER COMPANY
Koreografia eta musika: Hofesh Shechter
The Fix piezako argiztapenaren diseinua: Tom Visser
The Fix piezako jantzien diseinua: Peter Todd
Clowns piezako argiztapenaren diseinua: Lee Curran
Clowns piezako argiztapen osagarriaren diseinua: Richard Godin
Clowns piezarako Christina Cunninghamek egindako jantzien diseinuetan oinarrituta

Ikuskizuna komisionatu dutenak: Sadler's Wells, Théâtre de la Ville Paris, Brighton Dome & Brighton Festival, Les Théâtres de la Ville de Luxembourg. Komisionatze-laguntzaileak: Shanghai International Dance Center Theater (SIDCT), Hong Kong – New Vision Arts Festival, National Performing Arts Center, Taiwan R.O.C. – National Taichung Theater, Festival d’Avignon, Danse Danse Montréal, Scène Nationale d’Albi, Torinodanza Festival / Teatro Stabile di Torino – Teatro Nazionale, Marche Teatro / Inteatro Festival, Dijongo Opera eta HOME Manchester. Ikuskizunaren zati bat Banff Centre for Arts and Creativity zentroan garatu da.
Doble Murder ikuskizunak International Music and Art Foundation erakundearen babesa du.
The Hofesh Shechter Company taldeak BNP Paribas Foundation erakundearen laguntza jasotzen du proiektuak aurrera eramateko, eta Arts Council England erakundearen bidez funts publikoen laguntza ere badu.

Saioak

2 - 19:30h.

3 - 19:00h.

Prezioa

21€ - 45€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Dantza-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).


Iraupena

95 min. Atsedenaldia batekin

TOP