Antzerkia

Heroiak

“Le vent des peupliers” (Haizea lertxunetan) izeneko lanaren euskarazko bertsioa, Ramon Agirrek egina.

2016ko urtarrilaren 20a

Gerrako hiru beterano soldadu ohien egoitza batean bizi dira. Enrique herrena da, Gustavok agorafobia du eta Felipe maiz zorabiatzen da, buruan daukan metraila puska bat dela medio. Gerrako zauriak. Gure hiru heroiek (lau, zerrendari gehitu ezkero txakur baten harrizko estatua txiki bat) erabaki dute bizi diren egoitzatik ihes egin behar dutela. Nora ordea? Indotxinara? Alboko herri batera? Ala mendi tontor batera, lertxunen artean haizea dabilen toki batera?

Txalo Producciones-en eskutik heldu zaigu Arriaga Antzokira Gérald Sybleyras antzerkigile frantsesaren “Le vent des peupliers” (Haizea lertxunetan) izeneko lanaren euskarazko bertsioa, Ramon Agirrek egina. Lau izendapen izan zituen Sybleyrasen lanak Molière sarietan, eta bere ingelesezko moldaketak, Tom Stoppardek eginak, komedia onenaren Laurence Olivier saria irabazi zuen 2006an.

Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean, hiru euskal aktore bikainek -Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga eta Ramon Agirrek- interpretatzen dituzte hiru “heroi“ horiek.

Euskarazko ikuskizuna

IRAUPENA: 1 hour 30 minutes


Taldea


“Le vent des peupliers” (El viento sopla en los álamos), Gérald Sybleyras :
Itzulpena: Ramón Agirre
Aktoreak: Joxe Ramon Soroiz, Kandido Uranga, Ramon Agirre
Musika: REC
Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
Jantziak: Cristina Martínez
Argazkiak eta kartela: Sergio Parra
Argiztapena: Julen Zaballa
Ekoizpena: Txalo Producciones
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi

Saioak

Prezioa

7-18 euro / Beherapenekin

Iraupena

1 ordu 30 minutu

TOP