Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.
Ez da gelditzen, ez da gelditzen. Dena dastatu nahi du. Eta salto egiten du, azaletik, gauzen gainetik.«Ez zaitez zeurekoia izan. Hau lotsa. Tapatu ahoa, hortzak ikusten zaizkizu eta». Txiki-txiki egin zen… eta orain aditua da mundu guztiari atsegin ematen. Horren onurez baliatuz, noski. Arlekin trebea. Begira iezaiozu, harat-honat salto egiten du, eta, horrela, saihestu egiten du une batez gelditu eta inguruan duen guztiari begiratzea. Zoriontsua da fantasian. Dantzan dabil, jada ez duelako nor den gogoratzen. Inork ez du gogoratzen. Begira diezaioten baino ez du nahi orain. Ezin du gehiago egin. Ez da gelditzen, ez da gelditzen. Ikusia izatea lortzeak, itxura eskasa emanda bada ere, libratu egiten du ezerezaren tirania torturatzailetik.
Gulak usteldu egiten gaitu. Gulaz jatea digeritu gabe dastatzearen sinonimoa da. Zentzu zabalagoan, berriz, esan nahi du alderdi kitzikagarri eta gozoak bakarrik hartzea mundutik. Saihestu egiten dugu huts-sentsazioa izatea, eta plazerez eta estimuluz betetzen dugu ahoa. Iritsi da Arriaga Antzokira Oriol Plaren eta Pau Matasen ikuskizun berria. Oriol Plari 2025eko interpretaziorik onenaren Teatre Barcelona saria eman diote. Duela hilabete gutxi, aho zabalik utzi gintuen Travy lanarekin, eta orain, zalantzarik gabe, arrakasta handia izango du Gula/Gola obrak.
Taldea
Antzezlea: Oriol Pla Solina.
Zuzeneko musika: Pau Matas Nogué / Marc Sastre.
Akonpainamendua eta produkzio artistikoa: Clàudia Flores.
Eszenografia eta jantziak: Sílvia Delagneau.
Argiztapena: Ana Rovira.
Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Pau Matas Nogué.
Soinua: Damien Bazin.
Mugimendu-lana: Guillermo Weickert.
Clown-lana: Carolin Obin.
Ahots-lana: Mariona Castillo.
Testuaren itzulpena gaztelaniara: Pablo Macho.
Produkzioa: Temporada Alta eta Teatre Nacional de Catalunya, Santa Coloma de Grameneteko Teatre Sagarraren laguntzarekin.
Saioak
Prezioa
14-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: