Antzerkia

Galerna

Tragedia berdinak errepikatzen dira familia guztietan

2019ko Urtarrilaren 22tik 23ra
Sarrerak erosi

[Kromoen album bateko kromo errepikatua da familiako tragedia. Munduaren hondamenaren

irudikapena da familia eskala txikian. Tragedia berdinak errepikatzen dira familia guztietan. Baieztapen hori askotan eztabaidatu da eta zoragarriena da mundu guztiak badakiela. Hortxe gaude halere, kromoak bezala errepikatzen. Albuma osatzen duten kromo guztiak zein diren azalduko dizut. Kromo bilduma:

  1. kromoa: Familia guztietan dago suizidioren bat.
  2. kromoa: Familia guztietan daude bi minbizi kasu.
  3. kromoa: Familia guztietan dago sexu abusuren bat.
  4. kromoa: Familia guztietan daude bi, ia hiru, alkohol arazo kasu.
  5. kromoa: Familia guztietan izan da eta ezkutatzen da etxeko indarkeria kasuren bat.
  6. kromoa: Familia guztietan dago baten bat dirua putetan xahutzen duena.
  7. kromoa: Familia guztietan dago homosexualen bat isilean.
  8. kromoa: Familia guztietan izaten dira gauzak inoiz ez jakitea hobe direnak.]

“Behatu nekeak nola azpiratzen duen pentsamendua”, Pablo Gisbert.

Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Teatro Principal Antzokiak eta Donostiako Victoria  Eugenia Antzokiak sustatutako “Nuevas dramaturgias – Antzerkigintza berriak” ekimenaren esparruan aukeratutako proiektua.

Agertokian


Taldea


Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Ramón Barea

Antzezleak: Xabier Barrutia, Vene Herrero, Jon Ariño, Nahikari Rodríguez, Yerai Vázquez

Argiztapenaren diseinua: Eduardo Berja

Bideoa: Makiaudiovisual

Ekoizpena: Arriaga Antzokia, Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia, Pabellón 6

Saioak

19:30 

Prezioa

13 eta 18 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 13 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak

Iraupena

90 minutu

TOP