Kontzertuak

GALERNA. Azken bidaia

LEIOA KANTIKA KORALA - LORALDIA FESTIBALA

Musika korala eta gehiago, itsasoari begirada poetikoa, zein sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.

2023ko martxoaren 19a

GALERNA (Azken bidaia) itsasoari buruzko begirada emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurrezinaren poetika, senideak galtzeko arriskua, mundu berriak deskubritzeko ilusioa, itsas jendearen alaitasuna edota bertan bizi diren kreaturak irudikatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondairak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.

Familia osorako ikuskizuna. Haur eta gazteek interpretatuta baina publiko osoari zuzenduta. Itsasoari idatzitako poemak, itsasoaren inguru sortutako kondairak, kantutegietatik ateratako itsas doinuak, lan kantak, amodiozko kantak… itsasoak emandako uzta ugaria da. Juan Kruz Igerabidek uztartu ditu denak itsasoari begirada poetikoa, zein sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.

Oinarria Kantika Korala da, beraz musika koralak izango da pisu handiena, baina koruari laguntzeko zuzenean talde instrumental batek, baritono bakarlari batek eta aktore batek lagunduko dute.

Leioa Kantika Koralak 20 urtetan mundu mailan haur abesbatzen euskal enbajadore garrantzitsuenetako bat izatea lortu du. Basilio Astúlez, bere zuzendariaren eskutik, non nahi bidaiatzen, lehiaketan irabazten eta euskal musikagileen obrak enkargatzen, estreinatzen eta grabatzen aritu da.


Taldea


Ekoizpen-mota: Kantata eszenikoa. Abesbatza, bakarlariak eta talde instrumentala.
Produkzioa: Loraldia Koop. Elk. Txikia.
Testugilea: Juan Kruz Igerabide.
Musikagilea: David Azurza.
Eszena zuzendaria: Lucía Astigarraga.
Musika zuzendaria: Basilio Astulez.
Abesbatza: Leioa Kantika Korala.

Tenore bakarlaria: Aitor Garitano.
Aktorea: Jon Ander Urresti.

Talde instrumentala:
Pianoa: Luis López.
Akordeoia: Maria Zubimendi.
Perkusioa: Ander Lekue.
Flauta: Natalia Sánchez.
Tronpa: Oliver de Castro.
Klarinetea: Rafa Climent.

Soprano bakarlariak:
Haizea Lorenzo.
Enola Arruebarrena.
Ninbe Solana.

Bideoa: Sergio Verdes.
Eszenografia: Igone Teso.
Argia: John Luhman.
Soinua: Beñat Barrondo.

Saioak

19 - 19:00.

Prezioa

12 - 15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20 DESKONTUA.

Lorazaina: Loraldia.eus:
12€.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

60 min.

TOP