San Juan gauak badu miresgarri sona. Gau horietako batean kokatzen du hain zuzen Shakespearek “Uda Gau Bateko Ametsa” komediaren ekintza. Irudizko Atenas batean, Teseo dukea berantetsia dago Hipolitarekin ezkontzeko ordua noiz iritsiko zain. Arte horretan, aukera daukagu gazte batzuen maitasun lan eta zoritxarrak ikusteko: nor maite, hark ditu erdeinatzen, eta nor erdeinatu, hark ditu maitatzen. Gauzak areago nahasteko, Oberonek, maitagarrien erregeak, eta Titaniak, erreginak, elkarren artean darabiltzaten ika-miken harian sorginkeriaz betetzen dute basoa, nora biltzen den mundu guztia babes bila eta non komiko konpainia bat ari baita emankizun bat prestatzen.

Dena dago prest gauak ohe-lagun bitxiak egin ditzan eta mundu guztiak buka dezan eguna, beso artean hartuz egunez maite zuten hura barik beste norbait.

Arriaga Antzokiak aurreko sasoietan taularatutako “Los enamorados” eta “La gaviota”, emankizunekin bildutako arrakastaren ostean, ordua iritsi zaio William Shakespeareren “Uda gau bateko ametsa” lanari, euskal antzezle talde bikain baten eskutik datorkiguna Pablo Viar-en zuzendaritzapean –Arriagak ekoitzi zuen “El caserío” zartzuelaren azken muntaketa txalotuaren arduraduna, besteak beste.

Arriaga Antzokia. Produkzioaren estreinaldia

Euskaraz eta gazteleraz antzeztutako ikuskizuna, ingelesezko hainbat zatirekin. EUSKARAZKO ETA GAZTELERAZKO AZPITITULATUAK


Taldea


El sueño de una noche de verano
Uda gau bateko ametsa

Intérpretes:
Gabriel Ocina (Teseo)
Eneritz Artetxe (Hipólita)
Chema Trujillo (Filóstrato)
Antonio Rupérez (Egeo)
Aritza Rodríguez (Puck)
Joseba Apaolaza (Oberon)
Itziar Lazkano (Titania)
Mikel Losada (Lisandro)
Lander Otaola (Demetrio)
Itxaso Quintana (Hermia)
Lucía Astigarraga (Helena)
Gurutze Beitia (Trasero/Píramo)
Iñaki Maruri (Membrillo/Prólogo)
Mitxel Santamarina (Flauta/Tisbe)
Jon Ariño (Hocico/Muro)
Karmele Larrinaga (Acople/León)
Jon Koldo Vázquez (Famélico/LuzdeLuna)
Sara Barroeta (Hada 1)
Olatz Ganboa (Hada 2)
María Urcelay (Hada 3)
Aiora Sedano (Hada 4)

Dirección: Pablo Viar
Iluminación: Carmen Martínez
Producción: Teatro Arriaga

Saioak

06: 20:00
07: 20:00
08: 20:00
09: 20:00
13: 11:00
14: 11:00
15: 20:00
16: 20:00

Prezioa

7-18 euro / Beherapenekin

Iraupena

2 ordu 5 minutu

TOP