Antzerkia

EL PRÍNCIPE CONSTANTE

Calderón de la Barca

Pasio handiak eta uste sakonak azaleratzen dira Calderón de la Barcaren maisulan handienetako bat den honetan.

2021ko maiatzaren 06tik 09ra

Compañía Nacional de Teatro Clásico konpainiak Calderón de la Barcaren El príncipe constante lan ezaguna taularatuko du Xavier Albertíren zuzendaritzapean, Lluís Homar aktorea Don Fernando infantearen rolean dela. Pertsona bakoitzaren askatasuna azken muturreraino defendituz, giza portaeraren alderdi ezkutuetara joko du Calderónek. Askatasunaren aldeko jarrera hori eta giza maitasunaren alderdi infinituen goraipamen liluragarria, transzendentea den horretara bideratutakoa, uztartuko ditu. Pasio handi eta sutsuak azalduko dira, baina baita uste sakonak eta sakrifizioak ere.

Calderón de la Barcaren maisulan handienetako baten aurrean gaude. Europako antzerki-tradizioetan goraipatu den lana da, besteak beste, Alemaniakoan, Poloniakoan eta Errusiakoan. Gogora dezagun Goetheren aipamen handia, adibidez. 1804an Schilleri idatzitako gutun batean esan zuenez, mundu osoko poesia desagertuko balitz, berriro ere eraiki ahal izango litzateke El príncipe constante oinarritzat hartuta.


Taldea


Zuzendaritza, bertsioa eta musika: Xavier Albertí.
Dramaturgista: Albert Arribas.
Eszenografia eta jantziak: Lluc Castells.
Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo.
Neurtitza: Vicente Fuentes.
Antzezleak: Lluís Homar, Arturo Querejeta, Jose Juan Rodríguez, Beatriz Argüello, Rafa Castejón, Egoitz Sánchez, Jorge Varandela, Lara Grube, Álvaro de Juan, Marina Mulet, Iñigo Álvarez de Lara, José Cobertera, Jonás Alonso, Irene Celestino, Jorge Llamas, Isabel Juárez, Alfonso Nieves.

Bauhaus laukotea: Alfonso Nieves, Jorge Llamas, Isabel Juárez, Irene Celestino.

CNTC konpainiak ekoiztutako ikuskizuna, Bilboko Arriaga Antzokiaren, Gasteizko Principal Antzokiaren eta Malagako Teatro Soho CaixaBanken lankidetzarekin.

Saioak

6 - 18:30.
7 - 18:30.
8 - 18:30.
9 - 18:30.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

120 min.

TOP