Gabonak zeharo dibertigarriak izango dira Arriagan «El jovencito Frankenstein» komedia musikalari esker, Mel Brooksen 1974ko eldarniozko pelikula izenkidea oinarri hartuta sortu dena. Ikuskizun musikal honek, Bilbora iritsi aurretik, Broadway, West End eta Madrilen sekulako arrakasta izan zuen. Azkenengo hirian iaz antzeztu zuten, «Frankenstein» lanaren berrehungarren urteurrena ospatzearren, 1818ko urtarrilaren 1ean argitaratu zena.
Mel Brooksen filmaren moldaketa berotzaileari, zinemako estiloaz gain, antzerkiko ezaugarriak ere gehitu dizkiote, sorkuntza artistiko aparta bihurtuz. The Transylvania Mania edo Puttin’ On The Ritz abesti mitikoa bezalako doinu gogoangarriak ez dira faltako emanaldian.
Taldea
Libretoa: Mel Brooks, Thomas Meehan
Produktore artistikoa: Iñaki Fernández
Zuzendari artistikoa: Esteve Ferrer
Letren moldaketa: Esteve Ferrer eta Silvia Montesinos
Zuzendari musikala: Julio Awad
Koreografia: Montse Colomé
Jantzi eta eszenografia diseinua: Felype de Lima
Argiteria diseinua: Juanjo Llorens
Soinu diseinua: Javier Isequilla
Casting zuzendaria: Daniel Anglès
Produkzioa: LETSGO
Zuzendari laguntzailea/ bertako zuzendaria: Silvia Montesinos
Ile-apaintzaile, makillaje eta karakterizazioa: Olaya Brandón
Zuzendari teknikoa: José Luis Alonso
Errejidorea: Gonzalo Lisiardi
Antzezleak: 20 artista baino gehiago: Victor Ullate Roche, Marta Ribera, Jordi Vidal, Teresa Vallicrosa...
Saioak
Prezioa
14 -52 € /beherapenak
Arriaga Lagunak eta Lets Go bezeroak: %20ko deskontua, 1. Prezioa (Orokorren 52 €-tik hasi eta alboetako/zutabe aldeko 17€-ra) y eta %15eko deskontua, 2. Prezioa ((Orokorren 42 €-tik hasi eta alboetako/zutabe aldeko 14€-ra)Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %15eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
135 minutu