EL BARBERO DE PICASSO
Edonork erokeriatzat joko lukeena sutsuki bizi duten pertsonaien komedia.
El barbero de Picasso komedia barregarria da, eta margolari malagarrak Vallaurisen 1948tik aurrera Eugenio Arias ile-apaintzailearekin izandako adiskidetasun-harreman ezaguna du abiapuntu. Kultura-talkak erbesteratuen Frantzia hartan. Bizi-bizi —espainiar erara— eztabaidatzen dute zezenen, politikaren edo artearen inguruan. Hala, iraganari eta eraikitzeko xedez komunikatzeko ezintasunari buruz —betidanikoa eta oso espainiarra hori ere— hausnartzera garamatzate.
Ortiz de Gondrak El barbero de Picasso lanean deskribatzen duen bizartegia, Frantzia hegoaldean galdua, Espainiaren zati anarkikoa da. Mikrokosmos horretan, Picasso eta bizargina herriminez bizi diren espainiarrak dira, eta jada existitzen ez den eta existituko ez den aberria oroitzen dute. Eztabaiden eta ohituren bidez eraikitzen dute aberria. Komunista izatea oraindik
Taldea
Zuzendaritza: Chiqui Carabante.
Antzezleak: Antonio Molero, Pepe Viyuela, Mar Calvo, José Ramón Iglesias.
Espazio eszenikoaren diseinua: Walter Arias.
Jantzien diseinua: Salvador Carabante.
Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez.
Zuzendariaren laguntzailea: Pablo M. Bravo.
Produkzioa: Teatro Español, Amor al Teatro.
Saioak
15/11/2025 19:00 h.
Prezioa
14-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: