Philip Glass-en obra apartaren dramatizazio musikal limurtzailea

2019ko Maiatzaren 26a

Philip Glass-en 1976ko Einstein on the Beach operaren interpretazioa, kontzertu dramatizatuaren formatuan. Hitzordu musikal saihestezin hau Suzanne Vega abeslari handiak protagonizatzen du, zazpi musikarik osatutako Ictus Ensemble-rekin eta hamabi abeslarik osatutako Collegium Vocale Gent-ekin batera. Georges-Elie Octors-en zuzendaritzapean ariko dira guztiak, ikusleen eta artisten arteko hesiak disolbatzen dituen ikuskizun fresko eta erradikal bati forma emanez.

Produkzio honek musikan jartzen du fokua, librettoaren musika doinuan, eta horrexegatik gerturatzen da Glassen hasierako operaren eremura. Musikaren kreazioa bera izango dute aurrean ikusleek, eta musikariak lanean eta Suzanne Vega narratzaile anitz baten paperhunkigarrian (abesten, errezitatzen eta antzezten) ikusiz gozatuko dute, ahotsezko collage zoragarri batean.

Artistek denbora eta espazioa partekatuko dituzte ikusleekin, eta baita ikuspuntua ere, Arriaga Antzokia ikus eta entzun ingurune limurtzaile bihurtuta.

 


Taldea


Musika: Philip Glass

Testuak: Christopher Knowles, Samuel M. Johnson, Lucinda Childs

Ahotsak: Suzanne Vega

Musika zuzendaria: Georges-Elie Octors

Zuzendariaren laguntzailea: Tom de Cock

Eszenografia: Germaine Kruip

Dramaturgia: Maarten Beirens

Soinua: Alexandre Fostier

Ekoizpena: Wilfried Van Dyck

ICTUS ENSEMBLE

Biolina: Igor Semenoff

Flautak: Michael Schmid, Chrys Dimitriou

Teklatuak: Jean-Luc Fafchamps, Jean-Luc Plouvier

Klarinete baxua, saxo sopranoa: Dirk Descheemaeker

Saxofoi altua eta sopranoa: Asagi Ito

COLLEGIUM VOCALE GENT

Sopranoak: Joowon Chung, Magdalena Podkoácielna, Charlotte Schoeters

Altuak: Sofia Gvirts, Karolina Hartman, Cécile Pilorger

Tenorrak: Malcolm Bennett, Peter di Toro, Hitoshi Tamada

Baxuak: Charles Dekeyser, Julian Millán, Bart Vandewege

Saioak

19:00

Prezioa

12 - 42 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Dantzako profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

3 ordu 20 min.

TOP